Atzealdea 2024eko Ondarearen Europako Jardunaldietan izen-ematea zabalik

2024eko Ondarearen Europako Jardunaldietan izen-ematea zabalik

“Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura” lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldien zortzigarren edizioan, zure unea iritsi da, jaso duzun ondare baliotsu hori ezagutarazteko, izena eman!

2024eko Ondarearen Europako Jardunaldietan izen-ematea zabalik

Apirilaren 15ean aurtengo gaia eta xehetasunak azaltzeko eginiko bilera telematikoaren ondoren, proposamenak bidaltzeko epea ireki zen, ekainaren 1ean itxiko dena.

Bileran honetan Iñaki Arrieta, Euskal Herriko Unibersitateteko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea, Gabriela Vives Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen zerbitzuburua eta Ane Rotaeche - (K6 Gestión Cultural) Ondarearen Europako Jardunaldietako bulego teknikoa parte hartu zuten.

“Kulturaren bideak. Donde conecta la cultura” lelopean, kanpoko osagaiek edo elementuek tokiko ondarearen jarraitutasunean eta aldaketan, tradizioan eta berrikuntzan eragina dutela azaldu nahi da. 

  • Ondasun materiala (arte-lanak, eraikinak, monumentuak, objektuak, gaiak…).
  • Ondasun immateriala (bertsolaritza, musika, dantza, gastronomia, kirola, jaiak, eskulangintza, usadioak, ezagutzak, teknikak…).
  • Kultura paisaia (hiri guneak, eremu arkeologikoak, gune historikoak, kultura-ibilbideak, toki sinbolikoak…). 

Ondarea legatu bat da, etorkizunerako uzten dugun aztarna. Nor garen erakuts diezagukeen elementu bat. Ondarea transmititzeko beharra dago, inguratzen gaituen eta bizirik dirauen ondareari balioa emateko.

Ondarearen Europako Jardunaldien zortzigarren edizioan, zure unea iritsi da,  jaso duzun ondare baliotsu hori  ezagutarazteko, herritarrek eskuragarri izan dezaten eta etorkizun jasangarriagoa lortzen laguntzeko.

Parte hartu nahi izanez gero, formulario honetan eman dezakezu izena. Zalantzak izanez gero, gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus edo gipuzkoa.oej@gmail.com helbidera idatzi dezakezu.

Aurkezpeneko PowerPointak eskuragarri daude hemen euskaraz eta hemen gazteleraz.