Atzealdea Dibertsioa familian Arrikrutz kobetan

Dibertsioa familian Arrikrutz kobetan

Arrikrutz-Oñatiko koben erraietan barrena, galeriaz-galeria, ilunpeko mundu hauen esplorazioaren abentura da Espeleotxiki.

Dibertsioa familian Arrikrutz kobetan

Bidai zoragarri bat proposatzen dizugu Arrikrutz-Oñatiko koben erraietan barrena. Galeriaz galeria ilunpeko mundu hauek gordetzen dituzten zokoak esploratzera eramango zaitugu.
6 urtetik aurrera. Bereziki familientzat egokitutako ibilbide espeleoturistiko honetan, historiaurrean kobazuloan ibili zirenen aztarnak aurkituko ditugu, baita, gaur egun bertan bizi direnak aurkitu ere.
Behin, kobazulorako beharrezkoak jantzi eta hartu ondoren, 53 Galerian barrena abiatuko gara. Bisitariei egokiturik dagoen galerian barrena kobazulo ingurunera egokitzen hasi eta poliki-poliki, bisitariei egokituriko koba zatitik haratago dauden galeria eta gelak esploratuz jardungo dugu.
Bizipen ahaztezina txiki nahi helduentzat.

Jarduera programaturiko egunak gure atarian argitaratzen dira, erreserba egitea beharrezkoa da parte-hartzeko. Hemen klikatuz.