Atzealdea Jantziaren Zentroa doan Museoen Nazioarteko egunean

Jantziaren Zentroa doan Museoen Nazioarteko egunean

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko egunean, Jantziaren Zentroa zabalik egongo da goizeko 11.00/14:00 etatik arratsaldeko 17:00/20:00 etara.

Jantziaren Zentroa doan Museoen Nazioarteko egunean

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko egunean, Jantziaren Zentroa zabalik egongo da goizeko 11.00/14:00 etatik arratsaldeko 17:00/20:00 etara. Ate irekien ihardunaldi honetara bertaratzen den edonork lehen eta bigarren solairuetan kokatutako erakusketa doan ikusteko aukera izango du. 

Lehen solairuan 1920 garren hamarkadako gau-festa giroa ezagutzeko gonbidapen berezia egiten du Jantziaren Zentroak, lehen mundu guda osteko gaueko jantziak ikusgai daude aretoan. Bigarren solairuan, XVIII mendetik 1970 urtera bitarte modak izan duen bilakaera ezagutu dezakegu jatorrizko jantziak ikusita. 

Ekainaren 15 etik uztailaren 6 ra Kapitain-etxeko lehen eta bigarren solairuak itxita egongo dira erakusketa iraunkor berria jarri bitartean. 

Jantziaren Zentroak 2017 garren urtean zabaldu zituen ateak, asteburu eta jai egunetan zabaltzen da, larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00etara, igande eta jai egunetan 11:00-14:00etara. Bisita gidatua egin nahi duen edonork aurrez hartu behar du ordua Errenteriako Turismo bulegoaren telefonora deituta 943 49 45 21 edo jantziarenzentroa@errenteria.eus posta elektronikora mezua bidalita.