Atzealdea MEGALITOAK. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak erakusketa OIASSO MUSEOAN

MEGALITOAK. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak erakusketa OIASSO MUSEOAN

2024ko Europako Arkeologia Jardunaldien testuinguruan Oiasso Museoak Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak aldi-baterako erakusketa ireki egin du. Erakusketa Arkeologi Museoak sortutakoa da eta Irungo Oiasso Museoan ikusgai egongo da Ekainaren 14tik Azaroaren 24ra. Zeinek eraiki egin zituzten megalitoak? Nolakoa zen bere bizimodua? Zergatik eraiki zituzten? Nortzuk deskubritu eta ikertu dituzte monumentu sakratu horiek? Galdera horiei erantzuna emango zaie Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroatik aurkitutako 150 pieza arkeologiko baino gehiago erakusketa didaktiko honen bitartez.

MEGALITOAK. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak erakusketa OIASSO MUSEOAN

"Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak" urte batzuk atzera eramango gaituen erakusketa da, harri handi misteriotsu horien artean, milaka urtez harrizko erraldoi handi horietatik gertu, bizi ziren pertsonak nola bizi ziren imajinatu ahal izan dezagun. Bizkaiko Arkeologi Museoari, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako foru erakundeetako gordailu arkeologiko zentroei eta Irungo Udalari esker ikusgai daukagu Irungo Oiasso Museoan 150 pieza arkeologiko baino gehiago osatutako erakusketa interesgarri hau, Pirinioetako mendebaldeko lurralde guztietan ere iraganeko garaiak nolakoak ziren hobeto ulertzen laguntzen diguna.

Erakusketa egituratzen duten arloak eta jendeari erakusten dizkion bildumak monumentu megalitikoen jatorria eta garapena ezagutzeko aukera ematen dute. Megalitoak izan ziren gizakiak sortutako lehen adierazpen arkitektonikoak eta gaur egungo krisi klimatikoa garaian gizon-emakume taldeen eta naturaren arteko harremana ezagutzeko aukera ematen digu.