Atzealdea Oiasso Museoak jarduera egitarau oparoa antolatu du Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Oiasso Museoak jarduera egitarau oparoa antolatu du Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Hitzaldietatik hasi eta txangoetaraino, bisitak ere eskainita, jende guztiarentzako proposamen ugari bildu ditu museoak aurtengo programan, egun hori ospatzeko.

Oiasso Museoak jarduera egitarau oparoa antolatu du Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Irungo Udaleko Kultura arloak sustatuta, Oiasso museoak, munduko beste hainbat eta hainbat museok bezala, ICOMek (International Council of Museums) antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egin du. Aurtengo leloa «Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde» da, eta nabarmendu nahi du zer rol duten erakunde kulturalek, hala nola Oiasso Museoak, hezkuntza-esperientzia holistiko bat emateko.

Hitzaldietatik hasi eta txangoetaraino, bisitak ere eskainita, jende guztiarentzako proposamen ugari bildu ditu museoak aurtengo programan, egun hori ospatzeko.

Ondoren, jarduera-programa xeheago azalduko dugu:

Maiatzak 17, ostirala

Hitzaldia: «Istorio harrigarri bat Getariako badiako itsas hondoan. Iturritxiki itsasontzia», Ana María Benito arkeologoarekin. Hitzaldi honekin itxiko dira Gipuzkoako emakume arkeologoei buruzko erakusketaren inguruan antolatutako ekimenak.

Ordua: 19:00.

Doan.

Maiatzak 18, larunbata

Oiassoko terma publikoak musealizatzeko egin diren esku-hartzeak ikusteko bisita, Arkeolan fundazioko Zohartze Galán arkeologoarekin. Egun horretan museoko sarrera doakoa izango da.

Ordua: 12.00.

Maiatzak 19, igandea

Ama Xantalen ermitaren bisita gidatuak Ama Xantalen ermitako bisita Tour Irun Romano (TIR) doako mugikorreko aplikazioarekin egiten da. Hari esker, Oiassori buruzko aurkikuntza arkeologiko nagusiak bisitatzeko ibilbide bat egingo dugu hiriaren erdigunean. Bisitaren prezioa 5,75 € da helduentzat, eta 4,00 € 7 eta 14 urte arteko gazteentzat.

Ekainak 22, larunbata

Oiasso museoaren txango arkeologikoa Irulegira

Oiasso Erromatar Museoak, jarduera-programaren barruan, txango bat antolatu du ekainaren 22rako Iruñetik gertu dagoen Irulegi aztarnategi arkeologikoa ezagutzeko. Aztarnategi horrek sona hartu du azkenaldian, bertan «Irulegiko eskua» aurkitu zutelako. Brontzezko objektu horretako idazkunak hizkuntza baskonikoan inoiz aurkitutako zaharrenak dira.

Txango honetan aukera izango dugu aztarnategia Aranzadi Zientzia Elkarteko Martin Aiestaran indusketaren zuzendariaren eskutik ezagutzeko. Aurtengo indusketa-kanpaina abian izango da, eta une aproposa izango da arkeologoen lana bertatik bertara ezagutzeko. Gainera, parte-hartzaileek inguruotan dagoen XV. mendeko gaztelu baten aztarnak ere ezagutuko dituzte.

Arratsaldean, txango osatzeko, Nafarroako Museoko arkeologia sailaren bisita gidatua egingo da. Museo horrek aukera ematen du Nafarroako ondare kulturala modu atseginean ezagutzeko, Historiaurretik gaur egunera arte.

Prezioa 90 €-koa da. Prezioan sartuta daude joan-etorria autobusez, aztarnategi arkeologikoetarako eta Nafarroako Museorako bisita, bazkaria eta bidaia-asegurua. Irulegi mendira igotzeko pendiz handiko aldapa bat igotzeko sasoia behar da, eta 5 km eta 3 orduko ibilaldi bat egitekoa.

Txangora joateko interesa duten guztiek plaza gorde behar dute Oiasso Museora deituta (943 639 353). Plaza esleitzen zaienean egin behar da ordainketa, txartelarekin edo bankuko transferentzia bidez. 25 laguneko taldea dago aurreikusita, eta bidaia bertan behera utzi ahal izango da, kopuru horretara iristen ez bada.

Informazio guztia Oiasso museoren webgunean.