Atzealdea PHOTOMUSEUM- MODUS VIVENDI

PHOTOMUSEUM- MODUS VIVENDI

"Norberak, berez, bere kabuz jokatzen duena baino jokatuagoa da" erakusketa ikusgai dago Zarauzko Photomuseumen irailaren 1era arte.

PHOTOMUSEUM- MODUS VIVENDI

Fernando Garate eta Estrella Gómararen Modus Vivendi Bildumako hogeita hamar bat lan biltzen ditu. Egileak honako hauek dira: Jordi Alcaraz, Jannis Kounellis, Leandro Feal, Eugenio Ampudia, Karmelo Bermejo, Ibon Mainar, June Crespo, Unai San Martin, Alba Galocha, Nobuyoshi Araki, Thomas Ruff, Sergio Prego, Txomin Badiola, Esteban Vicente, Manu Muniategiandikoetxea, Ana Laura Aláez, Jonathan Lasker, Manuel Hernández “Mompó”, Damaris Pan, Aitor Ortiz, José Ramón Amondarain, Llorenc Ugas eta Unai San Martín.

Zarauzko Photomuseumen, aldi baterako erakusketen programazioan, "Norberak, berez, bere kabuz jokatzen duena baino jokatuagoa da" izeneko erakusketa aurkeztuko da, eta 2024ko uztailean eta abuztuan ikusi ahal izango da. Erakusketak hogeita hamar lan inguru biltzen ditu, Estrella Gómararen eta Fernando Garateren Modus Vivendi bildumakoak, eta haiek proposatu didate bai erakusketa bai katalogoaren edizioa bilduko dituen proiektu bat egitea. 

Hautatutako lanak ez daude gai jakin baten menpe, ezta lanek berez osa dezaketen sareaz harago doan ezein proposamenen menpe ere. Erakusketak argazkiak, pinturak eta eskulturak biltzen ditu, eta beren karga emozionalak dituzte, memoria, irudimen eta desioarenak, subjektu baten bila. Lan hauek subjektibotasun anitzak dituzte gainjarrita, begiradaren eremuak uzkurtzen dituenak. Pieza bakoitzak gertuen duena, guztiak tentatzen ditu, ikusleak lotura induzitu, desplazatu batean parte har dezan.

Erakusketaren izenburua ez da erakusketa azal dezakeen ardatza. Aitzitik, zentzu bat du berez, eta funtzionamendu autonomo bat, eragiketa paralelo gisa sartzeko eta irteteko aukera ematen duena. Gauzen joeran arreta jartzea eta denbora indibiduala mugimendu transpertsonalean ematen dela sentitzea proposatzen du.

Modus Vivendi bildumako lanen hautaketa bat katalogatzeaz gain, argitalpen hau aukera gisa aurkezten da Estrellak eta Fernandok bildumagile gisa aurrera daramaten jarduera indartzeko, azken 44 urteetan erakutsi duten erantzukizun eta konpromiso berarekin.

Helburu horrekin, edizioa aberastu nahi izan dugu Ana Laura Aláez eta Txomin Badiola gonbidatuz, testu bana idatz dezaten; azkenean bi kontakizun. Proposamenak ez du zerikusirik erakusketarekin, asmoa baita argitalpenean batera biltzea erakusketaren katalogazioa eta bi kontakizun argitaragabeak.

Transformazio beharrak pizten dituen prozesuek eta desioek proposamen irekiak izaten amaitzen dute. Honelako ekimenek erresistentzia egin nahi diote esanahiaren munduari, horrela, eskuartean dugun hori behin eta berriz kolpatu ahal izateko.

 José Ramón Amondarain