Atzealdea PHOTOMUSEUM. MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2024

PHOTOMUSEUM. MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2024

Museoen Nazioarteko eguna dela eta Photomuseumeko sarrera doakoa izango da eta bisita gidatuak eskainiko dira dohainik.

PHOTOMUSEUM. MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2024

Maiatzak 18, larunbata, Museoen Nazioarteko eguna ospatzen da. Aurtengo ediziorako ICOMek "Hezkuntzarako eta ikerketarako museoak" leloa aukeratu du, eta museoak ikasleku dinamiko gisa balioesten ditu, jakin-mina, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen baitute. ikerketak egiten dituzte, eta plataforma bat dira ideia berriak esploratzeko eta zabaltzko. artea, historia, zientzia, teknologia..., museoak bii espazioak dira, non ezagutza, ikasketa eta esperientzia uztartzen baitira mundua nola ulertzen dugun itxuratzeko.

Zarauzko Photomuseumek egun honetarako programa hau prestatu du.

+Egun osoan sarrera doakoa izango da.

+Eta bestalde, talde bisita gidatuak antolatu dira, baita ere dohainik.

Goizean 10:00etan, euskaraz

Arratsaldez 17:30etan gazteleraz.

Bertan parte hartzeko izena eman beharko da telefono zenbaki honetan, 943 13 09 06.