Museum Cemento Rezolak eta Heilderberg Materials-ek "Hollywood Añorgara iristen denean" erakusketa aurkeztu dute, azken mendean Añorga auzoan zinemak izan duen garrantzia nabarmentzen duen erakusketa. Erakusketa 2024ko abenduaren 28ra arte egongo da zabalik, eta garai bateko proiektoreak, esku-programak, testigantzak eta filmen irudiak biltzen ditu, zinemak auzoko bizitza sozialean eta kulturalean nola eragin duen erakutsiz.

Gehiago irakurri

2024ko Europako Arkeologia Jardunaldien testuinguruan Oiasso Museoak Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak aldi-baterako erakusketa ireki egin du. Erakusketa Arkeologi Museoak sortutakoa da eta Irungo Oiasso Museoan ikusgai egongo da Ekainaren 14tik Azaroaren 24ra. Zeinek eraiki egin zituzten megalitoak? Nolakoa zen bere bizimodua? Zergatik eraiki zituzten? Nortzuk deskubritu eta ikertu dituzte monumentu sakratu horiek? Galdera horiei erantzuna emango zaie Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroatik aurkitutako 150 pieza arkeologiko baino gehiago erakusketa didaktiko honen bitartez.

Gehiago irakurri