Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzaren sorkuntza eta formazio prozesuak sustatzeko eta laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.

Gipuzkoako Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, eta dantzaren jardunean diharduten elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak ematen dira: dantza-aretoak lagatzea, Gipuzkoako areto-sarearekin koordinatzea, etengabeko formazio-jarduerak, aholkularitza, eta dantzaren sustapena helburu duten deialdi eta diru-laguntzen berri ematea. Beste dantzarako gune eta antzeko zentroekin elkarlanean aritzen da Gipuzkoako Dantzagunea.

Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.

Azken Albisteak

DEIALDIA: Karrikan Berriro 2025-2026

Karrikan Plataformaren helburua da Euskal Herrian espazio publikoan jarduten duten kolektibo, artista eta konpainia berrien sorkuntza-lan originalak babestea. Balio berezia ematen zaio “kaleko arteen” nozioari, eta deialdi honetan “zuzeneko ikuskizunaren” diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkoa, diziplina anitzekoa, etab. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 22 arte dago irekita.

TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Beste modu batean entzutea", Nora Baylach irailaren 2tik 6ra (Hik Dantza Landu)

“Beste modu batean entzutea” azken hamarkadan jasotako ikaskuntzara gerturatzeko, transformatzeko eta eraldatzeko espazioa da, gaur egungo begirada batekin eta ideien birformuzioarekin. Edukien errebisioari denbora eskaini eta gero, gorputzen pisuaren entzuteak, kontaktuak, lurreko lanak eta partneringak entzuten, fluitzen eta bolumena duen eta kontrajarria den gorputz batekin lan egiteko aukera eskaintzen duela ohartzen naiz.

DEIALDIA: Maitaldian bi pieza koreografikoren aurkezpena

Maitaldia jaialdiak Gipuzkoa bisitatuko du, eta zenbait instituzio eta eragilerekin elkarlanean, Errenterian jardunaldi berezi bat antolatu du. Okasio horretarako, Malandain Ballet Biarritzeko antolatzaileekin elkarlanean ari dira Errenteriako Udala, Herri Arte Eskola, Kukai, Ereintza dantza taldea eta Gipuzkoako Dantzagunea. Irailaren 7an Errenterian egingo da ekitaldia, eta Gipuzkoako Dantzaguneak parte hartuko du, Kukai eta Herri Arte Eskolarekin batera. Saioan Gipuzkoako Dantzagunea ordezkatzeko bi pieza koregrafiko hautatzeko deialdia irekita dago. Proposamenak abuztuaren 15 arte bidal daitezke.