Dantzaren sorkuntza eta formazio prozesuak sustatzeko eta laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzua.
Gipuzkoako Dantzagunean mota guztietako dantzek dute lekua, eta dantzaren jardunean diharduten elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak ematen dira: dantza-aretoak lagatzea, Gipuzkoako areto-sarearekin koordinatzea, etengabeko formazio-jarduerak, aholkularitza, eta dantzaren sustapena helburu duten deialdi eta diru-laguntzen berri ematea. Beste dantzarako gune eta antzeko zentroekin elkarlanean aritzen da Gipuzkoako Dantzagunea.
Gipuzkoako Dantzagunea 2009 urtean sortu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eta Artelekun izan zuen lehen haztokia. 2014tik Errenteriako Niessen eraikinean dauka egoitza. Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideen gune eta erreferente nagusi izango zen dantza-etxe bat, Dantzagune bat, ezartzea.
Maiatzaren 23 eta 24an ARTiK ikerketa artistikoari buruzko topaketak egingo ditugu Gipuzkoako Dantzagunean eta Eresbilen. Aurtengoa 3. edizioa izango da....
Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak 2025 dirulaguntzaren ebazpena argitaratu dugu. Hautatutako lau proiektuak Olatz Egia eta Mar Esponaren "2 One Love", Hodei...
Apirilean klase irekien eskaintza zabala izango dugu Gipuzkoako Dantzagunean, erabat doakoak, hainbat estilo eta lengoaiatako artisten gidaritzapean: Klase...
Webgune honek cookie propio eta hirugarrenenak helburu teknikoarekin erabiltzen ditu nabigazioa baimentzeko, hurrengo sarbideak errazteko eta erabileren estatistikak egiteko. Ez ditu erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzen ezta lagatzen.