GERTU KULTURA: Alba Fernandez, apirilaren 20an
Miaketa eta talde-konposizioko dinamiken bidez, gorputzarekin modu sortzailean konektatzeko saioa.
- 296
![-ren irudia
GERTU KULTURA: Alba Fernandez, apirilaren 20an](/documents/7860815/0/Dise%C3%B1o+sin+t%C3%ADtulo+%285%29.png/2ec83f7e-c9bd-c3b7-f8ba-b190f332f0bb?t=1710762121002)
- Data: apirilaren 20a, larunbata
- Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
- Ordutegia: 10:00- 14:00
- Sarrerak: Gertu Kultura
- Babesa: Gertu Kultura
Jarduera hau Gertu Kulturan erregistratutako gizarte- eta hezkuntza-ekintzako profesionalei zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa aldez aurretik dantzan esperientzia izatea, esploratzeko gogoa besterik ez!
- ¿Zer egingo da?
Saio honetan, gorputzarekin modu sortzailean konektatuko dugu, miaketa- eta talde-konposizioko dinamiken bidez. Gorputz-mugimenduari buruz dugun pertzepzioa eta ulermena zabalduko dugu, parte-hartzaile bakoitzak eskaintzen dituen esperientzia eta adierazpen indibidualen aniztasunaz aberastuz.
Saioaren amaieran, espazio bat erreserbatuko dugu gure esperientziak partekatzeko eta dinamikak gure eta gure kolektiboen beharretara nola egokitu hausnartzeko.