TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Id motion", Nicolas Ricchini urtarrilaren 23an eta 24an (Haatik konpainia)

Haatik konpainiak aurrera darrai HikDantza 2020 egitasmoarekin. Oraingoan prestaketa koreografikoa eta fisikoa uztartzeko aukera izango da Nicolas Ricchinirekin.

-ren irudia
 TAILERRA DANTZAGUNEAN: "Id motion", Nicolas Ricchini urtarrilaren 23an eta 24an (Haatik konpainia)
  • Datak: urtarrilaren 23a eta 24a
  • Ordutegia: 10:00 - 14:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzaguneko areto nagusia
  • Nori zuzendua: dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)
  • Izen-ematea eta informazioa
  • Irakaslea: Nicolas Ricchini

Id motion ikastaroa

Id motion Klase teknikoak gorputzeko atal ezberdinak mugituz egingo den beroketa dinamiko batekin hasiko ditugu, alde batetik, fitnesseko ariketa klasikoekin eta forma fisikoa lantzeko kardio ariketekin, bestetik. Gero, espazioa gurutzatuko dugu mugimenduen errepikapenekin, gorputzaren dinamika ulertu eta zehaztasuna lantzeko. Ondoren, erritmoa eta dinamikak landuko ditugu, oinetatik abiatuz eta gorputz osora hedatuz. Amaitzeko azkartasuna eta zehaztasuna behar duten esaldi koreografikoak egingo ditugu. Tailerrean improbisazioaren erabilera ikerkuntza koreografiko gisa eta antzerki tekniketan inspiratutako herramintenganako hurbilketa egingo da, pertsonaiak eraiki eta hauen fisikalitatea bilatzeko intentzioarekin.

Informazioa: Haatik