Albisteak

Karrikan Plataformaren helburua da Euskal Herrian espazio publikoan jarduten duten kolektibo, artista eta konpainia berrien sorkuntza-lan originalak babestea. Balio berezia ematen zaio “kaleko arteen” nozioari, eta deialdi honetan “zuzeneko ikuskizunaren” diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkoa, diziplina anitzekoa, etab. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 22 arte dago irekita.

Gehiago irakurri

“Beste modu batean entzutea” azken hamarkadan jasotako ikaskuntzara gerturatzeko, transformatzeko eta eraldatzeko espazioa da, gaur egungo begirada batekin eta ideien birformuzioarekin. Edukien errebisioari denbora eskaini eta gero, gorputzen pisuaren entzuteak, kontaktuak, lurreko lanak eta partneringak entzuten, fluitzen eta bolumena duen eta kontrajarria den gorputz batekin lan egiteko aukera eskaintzen duela ohartzen naiz.

Gehiago irakurri

Maitaldia jaialdiak Gipuzkoa bisitatuko du, eta zenbait instituzio eta eragilerekin elkarlanean, Errenterian jardunaldi berezi bat antolatu du. Okasio horretarako, Malandain Ballet Biarritzeko antolatzaileekin elkarlanean ari dira Errenteriako Udala, Herri Arte Eskola, Kukai, Ereintza dantza taldea eta Gipuzkoako Dantzagunea. Irailaren 7an Errenterian egingo da ekitaldia, eta Gipuzkoako Dantzaguneak parte hartuko du, Kukai eta Herri Arte Eskolarekin batera. Saioan Gipuzkoako Dantzagunea ordezkatzeko bi pieza koregrafiko hautatzeko deialdia irekita dago. Proposamenak abuztuaren 15 arte bidal daitezke.

Gehiago irakurri

Ekainaren 24tik irailaren 6ra Gipuzkoako Dantzaguneko bulegoa 9:00etatik 15:00etara egongo da irekita, astelehenetik ostiralera. Ordutegi horretatik kanpo aretoak erabili ahal izateko, sarrera-txartela hartu behar da bulegoa irekita dagoen ordutegian.

Gehiago irakurri

Lau astetan zehar, Dantzaz Jacek Przybyłowicz koreografo poloniar ospetsuaren eta Adam Walicki konpositorearen etxea izan da. Ekoizpen-egoitza horretan, biek "Aire Sakona" lanarekin garatu dute Dantzazekiko beren azken lana, gorputz-mugimenduaren, mikrokomunitatearen eta adierazpen artistiko kolektiboaren arteko interkonexioan oinarrituta. "Octopus" prozesu sortzaile kolaboratibo batean sakon murgiltzearen emaitza da, non mugimendu bakoitzak, keinu bakoitzak eta dantzarien arteko elkarrekintza bakoitzak mugimenduan dagoen gizateriaren esentzia harrapatu nahi duten. Hori guztia aurrestreinaldi esklusibo honekin amaitzen da Errenteriako gure egoitzan, 2025ean biran hasi aurretik

Gehiago irakurri