TREBA Gurasoak ekimenaren hirugarren edizioak katalogo berria izango du
TREBA Gurasoak ekimenaren hirugarren edizioak katalogo berria izango du
TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza ekimen bat da, eta helburua da haur eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea, gurasoei hezkuntza konpetentzietako prestakuntza emanda.
Isaac Palencia, Gazteriako Foru Zuzendaria, Leyre Cano, Psikopedagoga eta Coach Ludikoarekin eta Alex Garate, Gurutze Gorriko hezitzailearekin
Osasun mentala, sexualitatea, Interneten arriskuak, kirol apustuak edo nola minimizatu bullying egoerak, horiek izango dira TREBA Gurasoak ekimenaren hirugarren edizioan jorratuko diren gai batzuk.
Edizio honen berritasun nagusia da 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzako hitzaldiak eta lantegiak antolatu nahi direla, “haurrentzako lehen sorospenak” gaiari buruzko tailerra eta “oinarri sendoko haurtzaroa” hitzaldia eskainiz. Era berean, osasun mentalaren eta sexu-hezkuntzaren aldeko apustua indartzen da, “Osasun mentala eta nerabezaroa” gaiari buruzko hitzaldi berri batekin eta “gaur egungo sexu-hezkuntza pornografia da?” gaiari buruzko beste hitzaldi batekin.
Isaac Palencia, Gazteriako zuzendaria: “TREBA Gurasoak Gipuzkoako gurasoen zerbitzura dagoen tresna bat da, seme-alaben hezkuntzan izan ditzaketen beharretan laguntzeko”.
TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza ekimen bat da, eta helburua da haur eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea, gurasoei hezkuntza konpetentzietako prestakuntza emanda.
Haur eta nerabeen guraso orok behar du momenturen batean hezkuntza prozesuan zehar bere ardurak egoki gauzatzeko orientazioa. Alabaina, laguntza edo babes honen helburua ez da soilik konpontzailea edo terapeutikoa izatea, xedea baita prebentziokoa izatea eta familiako kide guztien garapena sustatzea.
«TREBA Gurasoak tresna arin eta eraginkorra izango da lurralde guztian transmititzeko gurasoen hezkuntza ardurak garatzeko garrantzitsuak diren ezagutzak, hainbat eragileren arteko lankidetzaren bitartez. Programa honen bidez, lurraldeko herrietan hainbat hitzaldi eta tailer antolatuko dira gai desberdinen inguruan, gurasoei laguntzeko beren seme-alaben hezkuntza prozesuan», Isaac Palencia Gazteriako zuzendariak adierazi duenez.
Aurreko ikasturtean egin zen bigarren edizioa, eta programa honen bidez Gipuzkoako 48 udalerritan antolatu ziren 103 hitzaldi eta tailer, gurasoei laguntzeko haur eta nerabeen hezkuntza prozesuan Hezkuntza jarduera hauek antolatu ziren Gipuzkoako Foru Aldundiaren, udaletako haur, nerabe eta gazteria arloen, guraso elkarteen, eskolen eta beste hainbat eragileren artean. Guztira, 2.493 gurasok parte hartu zuten, eta batez besteko balorazioa oso positiboa izan zen: 9,20.
Saio bakoitzean, batez beste, 24 parte-hartzaile izan dira. Hala ere, adierazi behar da desberdintasun handiak egon direla saio batzuen eta besteen artean, eta emakumeen parte-hartzea gizonena baino askoz ere handiagoa izan dela (% 84,1 eta % 15,9, hurrenez hurren).
2023-2024 ikasturtean hirugarren edizioa egingo da. Hainbat aldaketa egin dira aurreko urteko esperientzian oinarrituta eta parte hartu zuten gurasoek proposatutako gaiak kontuan izanda (950 proposamen inguru izan ziren). Hartara, katalogoa 12 gaitik 16ra pasa da. Gainera, gurasoen beharretara egokitzeko, sei hezkuntza jarduera berri txertatu dira katalogoan.
TREBA Gurasoak 2023-2024 katalogoa
1.- Oinarri sendoa duten haurrak (0-3 urte) (BERRIA). Nerea Mendizabal.
2.- Seme-alaben autoestimua elikatzen. Nerea Mendizabal.
3.- Haur eta nerabeen emozioen bidelagun. Nola zaindu seme-alaben emozioak. Donna Apellaniz – Leyre Cano.
4.- Osasun mentala eta nerabezaroa (BERRIA). Ortzadar. Estibaliz Ansotegi
5.- Komunikazioa familian. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzea (BERRIA). Leyre Cano
6.- Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak. Nerea Mendizabal.
7.- Lagunen arteko harreman osasuntsuak (BERRIA). Nerea Mendizabal.
8.- Arauak eta mugak. Nola ezarri era asertibo batean. Leyre Cano
9.- Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? Eider Goiburu
10.- Pornografia da gaur egungo sexu hezkuntza? (BERRIA). Eider Goiburu
11.- Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu? Rakel Gamito.
12.- Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak? ORTZADAR.
13.- Substantziarik gabeko adikzioak: kirol apustuak, ausazko jokoak, bideojokoak… Zer egin dezkae familiak? ORTZADAR.
14.- Gure haur eta nerabeak nola hezi berdintasunean. Eider Goiburu:
15.- Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu. ORTZADAR.
16.- Haurrentzako lehen sorospenak (BERRIA). Gurutze Gorria.
Formatua
Gai bakoitza bi formatutan garatu daiteke: hitzaldiak eta tailerrak.
- Hitzaldiak. Sentsibilizaziorako eta hausnarketarako. Inspiratzaileak eta motibazio iturri izan nahi dute. Seme-alabekin nola jardun ikasteko gako txikiak emango dira (ordu eta erdiko saioak).
- Tailerrak. Konpetentziak lantzeko oinarrizko ezagutzak. Teoria eta praktika konbinatuta, arazoak konpontzeko moduak eta prestakuntza landuko dira (4 ordu guztira, bi saiotan banatuta).
Euskaraz edo gaztelaniaz egingo dira; presentzialak izango dira; publiko orokorrarentzat izango dira; saio guztiak doakoak izango dira, eta prestakuntza jarduerak burutzeko gutxienez 10 pertsonak eman beharko dute izena.
Funtzionamendua
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzak Gipuzkoako udaletako haur, nerabe eta gazteak sustatzeko zerbitzuen artean antolatutako ekimena da.
Jarduerak programatzeko interesa duten udalerrietan egingo dira, gurasoek, guraso elkarteek, ikastetxeek edo herriko beste hezkuntza eragile batzuek egiten dizkieten eskaerak kontuan hartuz, horiek gaiaren inguruan dituzten kezken, interesen edo premien arabera.
Eskaerak dagokion udaleko haur, nerabe eta gazteen sustapenaren arloari zuzenduko zaizkio.
Udalak baloratuko du eskaera, eta, egokia bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzari igorriko dio. Azkenik, zuzendaritza horrek zehaztuko ditu ikastaroan zehar lurraldean programatuko diren jarduerak, eskaera guztiak aztertu ondoren.
Izen-ematea:
Jarduera bakoitza programatzen den udalerriko haurrak eta gazteak sustatzeko zerbitzuaren bitartez garatuko da.
Kostua:
Jarduera doakoa izango da parte hartzaileentzat.
TREBA Gurasoak orrirako esteka
Gurasoak 2023-2024 -Gazteria - Gipuzkoako Foru Aldundia
TREBA Gurasoak katalogorako esteka
2023-2024 katalogoa - Gazteria - Gipuzkoako Foru Aldundia
Eranskinak:
2413