Erakundearen Zuzentasun Sistema
Gipuzkoa eredugarri bat egiten
Erakundearen Zuzentasun Sistemaren helburua da zuzentasuneko eta gobernu oneko estrategia ezartzea, funtzio publikoari balioa ematen eta kudeaketa publikoan jardunbide egokiak garatzen lagunduko duena, herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen mesedetan eraginkortasuna hobetzeko.
Bideoa: Erakundearen Zuzentasun Sistemaren aurkezpena
Zuzentasun sistema osatzen duten elementuak
Balioak eta printzipioak
Erakundearen Zuzentasun Sistema balio eta printzipioez, jokabide kodeez eta berme organo batez osatua dago; baita gardentasunerako, kontuak emateko eta ebaluaziorako mekanismoez ere.
Zeintzuk dira sistemaren balioak?
- Ordezkaritza
- Zuzentasuna
- Eredugarritasuna
- Zintzotasuna eta interesik eza
- Objektibotasuna
- Profesionaltasuna
- Eraginkortasuna
- Bizikidetza eta errespetua
Jokabide kodeak
Sistemaren oinarrizko tresnak dira, hau da, ardura publikoak zuzenean edo zeharka betetzen dituzten pertsonek bete behar dituzten balioak, printzipioak eta jokabide- eta jarduera-arauak identifikatzen dituzten autoerregulaziorako tresnak.
Berme organoa
Zuzentasun sistema bermatzen duen organoa Erakundearen Etika Batzordea da, eta onartutako kodeen balioak, printzipioak eta jokabide- eta jarduera-arauak betetzen direla zaintzen du.