Abeltzaintzaren sektoreko produktuen ekoizpen eta merkaturatze baldintzetan gardentasun sistema batzuk bermatzeko beharrak ekarri zuen animaliak eta abeltzaintza ustiategiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema bat sortzea. Sistema hori, animalien mugimenduen jarraipen eta kontrolarekin batera, ezinbesteko tresna bihurtu da animalien osasunaren, abeltzaintzaren sektoreko antolamenduaren eta elikagaien segurtasunaren arloetan politika eraginkorrak bultzatzeko.

Hainbat plataforma sortu dira horretarako, eta aukera ematen dute animalien osasunaren arloan, elikagaien arloan eta, oro har, abeltzaintzaren arloan arau eta antolaketa egokiak edukitzeko, nahitaezkoak diren erregistroak ongi dokumentatu eta eguneratuta edukiz.