HAUSNARBIDE

Hausnarbide emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan hausnartzeko gunea da, eta 2015-2019 legegintzaldian sortu zen, Aurre! Foru Planaren esparruan.

Urtean lau saio inguru egiten dira, indarkeria matxistarekin lotutako hainbat gaitan adituak direnak gonbidatuz, arlo horretako foru-politika hobetu eta aberasteko helburuarekin. Indarkeria matxistaren arloko foru-politikaren definizioan eta garapenean diharduten Aldundiko langileek parte hartzen dute, entzule gisa, eta, batzuetan, Gipuzkoako udalerrietako teknikariek.

2018-2019 aldian Hausnarbide ekimenean landu diren edukiak lotuta egon dira foru politikaren garapenarekin, betiere Foru Aldundiaren eskumen esparrua kontuan hartuta, eta honakoak izan dira:

  • Indarkeria matxisten aurkako Estatu-ituna.
  • Indarkeria sexistaren biktima diren emakumeekin esku hartzea, erreparazioaren ikuspegitik.
  • Indarkeria sexistaren arloan gizonei zuzendutako politika publikoak sustatzea: hausnarketak, aurrerapenak, eta erronkak, besteak beste.
  • Bortxaketaren kultura: arazoak eta alternatibak.
  • Indarkeria sexista eta komunikabideak.
  • Gazteen artean indarkeria matxista prebenitzeko politikak eta esperientziak.
  • Sexu-abusua haurtzaroan: prebentzioa eta arreta lantzea ikuspegi feministatik abiatuta.

Memoria honetan, landutako gaiei buruzko informazio zehatza aurki daiteke:

Hausnarbide ekimenaren logoa