Jaiak gure gizartearen isla dira. Berdintasunean komunitatea eraikitzeko aukera eskaintzen dute, emakume zein gizon izan. Emakumezko eta gizonezko guztiei esker, ekitaldi, festagune eta errituak erakargarriagoak izan daitezke guztiontzat, baita aurrerapauso bat ere berdintasunean oinarritutako Gipuzkoa eraikitzen jarraitzeko.
Gida honekin, gure jaietako eragile guztiei lagundu nahi diegu, festak berdintasunez ospatu ahal izateko, pertsona guztien gozamena eta parte-hartzea bermatuz.
Emakume eta gizonen berdintasunean oinarritutako lurraldea eraikitzeko instituzioak eredugarriak izango gara:
Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko jaiak sustatuko ditugu
Gure jaietan zabalduko ditugun euskarrietan ez dugu ez hizkera ezta iruditegi sexistarik erabiliko.