Gipuzkoako Foru Aldundiaren departamentu guztiek, organismo autonomoek, entitate publiko enpresarialek eta horiei atxikitako foru sozietate merkantilek, zuzendaritza eta zerbitzuek emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatu behar dute; horretarako, haien jardun eremuan neurri zehatzak programatu, ezarri eta horien jarraipena egin behar dute, dagozkien politika sektorialetan genero ikuspegia sartzeko.
Testuinguru horretan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa da foru politika horiek sustatu, koordinatu, horien jarraipena egin eta ebaluatu behar dituen organo eskuduna.
Testu bateratua, 1/2023 Lege Dekretuaren arabera
Martxoaren 9koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako.
Kontratu eta diru laguntzetan emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko klausulak sartzea.
GFAko organoek izaera orokorreko xedapenak prestatzen dituztenean, berdintasuna sustatzeko neurriak sartzeko jarraibideak.
GFAk esleitu eta egiten dituen obra kontratuetan sartu beharreko lan, Gizarte Segurantza eta laneko segurtasun eta osasun arloko nahiz izaera sozialeko baldintzak.
Foru Sektore Publikoko obra kontratuetan klausula sozialak txertatzea
Erosketa publikoa sozialki arduratsuari buruzko kontratu klausulak foru sektore publikoko kontratazioan txertatzekoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Foru Plana onartu du, 2020ko urriaren 7an. Plan horretan ezartzen dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko politika publikoak garatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, esparru estrategikoak.
Testuinguru horretan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoak du berdintasunerako foru plangintzaren eraketa, jarraipena eta ebaluazioa koordinatzeko ardura. Bestalde, foru departamentuei dagokie berdintasunerako foru plan horren esparruan dagozkion jarduketak ezartzea. Horretarako, berdintasun arloko jarduna programatu behar dute urtero, eta dagokion jarraipena egin. Izan ere, guztiek gauzatu behar dute berdintasunerako foru plangintza urteko programen bidez, eta, gainera, guztiek egin behar dituzte urteko betetze mailari dagozkion jarraipen txostenak.
2020ko urriaren 7koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako.
Gipuzkoan emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako.
Departamentuen arteko koordinazio egiturak:
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan departamentuek egiten duten koordinazioa maila politikoan zein teknikoan gauzatzen da.
Departamentuen barneko koordinazio egiturak:
Foru departamentu bakoitzaren barneko koordinazioa emakumeen eta gizonen berdintasunerako departamentuen barneko egituren bidez egiten da, eta egitura horiek departamentuko idazkariak eta zerbitzuburuek osatzen dituzte.
Egitura horiek guztiak arautzen dira 68/2008 Foru Dekretuan, irailaren 9koan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakumeen eta gizonen berdintasunerako Batzorde Politikoaren eta Departamenduen arteko Talde Teknikoaren eraketari, osaerari eta funtzionamenduari buruzkoan.
Berdintasun egiturak sortzeko.
68/2008 Foru Dekretuaren aldaketa.
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Organoaren zerbitzua eta aurrekontua aurkezten ditugu jarraian: