Gipuzkoako Foru Aldundiak, Emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Organoaren eta Estrategia Zuzendaritzaren eskutik, Gipuzkoako udalerrietako Emakumeen Etxeen eredua garatzeko egitasmo esperimental bat abiatu zuen 2021ean, Etorkizuna Eraikiz estrategiaren baitan.
Proiektu honen helburu nagusia, Gipuzkoako Emakumeen Etxeen eredua definitzea izan da, emakumeen ahalduntzerako eta indarkeria matxistaren kontra eragiteko ekipamendu estrategiko gisa.
Luzea da Emakumeen Etxeen ibilbidea lurraldean, beren hastapenetatik gaur egunera arte, eta gero eta gehiago dira ekipamendu honen beharra duten udalerriak. Historikoki mugimendu feministaren aldarrikapena izan den proiektua, urteen poderioz administrazioa eta emakumeen alkartegintzaren arteko elkarlanaren islada eta emaitza bihurtu da.
Proiektu esperimental hau beraz, eragileen lankidetzan garatu da eta asko eta asko izan dira bertan parte hartu dutenak, Aldundiko zerbitzuak, Udalak, Emakumeen Etxeetako profesionalak, Unibertsitateak eta baita lurraldeko hainbat emakume ere. Lankidetzaz gain, berrikuntza eta nazioarte ikuspegiarekin garatu da, Etorkizuna Eraikizeko printzipio nagusiekin alegia.
Emakumeen Etxeak udal ekipamenduak dira, eta horrela jaso du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoak bere 7. Artikuluan. Aldundiak beraz, udal Berdintasun politikak sustatzeko eskumenaren baitan udalekin lankidetzan jarraituko du, lurraldeko eredu honetan sakontzeko helburuarekin.
Emankorra izan da proiektua. Hemen bertatik eratorritakotako emaitza dokumentuak: