Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko emakumeen eta gizonen berdintasunerako organoko zuzendariak kanpaina berri bat aurkeztu du, berdintasunean aurrera egiteko ardura partekatuaren alde. Kanpaina martxoaren 6an jarri da martxan, martxoaren 8a emakumeen nazioarteko eguna dela eta. Helburua da Gipuzkoako gizarte osoa sentsibilizatzea, eta kanpainak indarra jartzen du emakumeek eta gizonek ardura partekatua izan behar dutela bizitzaren alor guztietan.
Kanpainak zenbait ikus-entzunezko euskarri egingo ditu, eta datu gogorrak azaltzen ditu, ongi baino hobeto erakusten dutenak norainokoak diren desberdintasun egoerak. Aurretiazko azterketa baten emaitza dira, zeinetan kontuan izan baitira Ogasunak, Emakundek, EHUk eta bestek emandako hainbat txosten. Kanpainarako, diseinuak sortu dira, helburu dutenak emakumearen egoera erakustea irudi zatikatuen bidez.
Kanpaina honetan erabiliko diren datuak: