Hizlariak

 

  
Norma Vázquez

  • Mexikoko feminista, bihotz-zati bat El Salvadorren eta bestea Euskadin duena. Ikasketen aldetik, Psikologian lizentziaduna eta familia-terapeuta da, eta ikasketa espezializatuak ditu helduen hezkuntzan, gerraosteko testuinguruetako osasun mentalean eta ikerketa feminista kualitatiboan.

  • 1998an iritsi zen Bilbora, Familia eta Bikote Terapiako espezialitatea ikasteko asmoz, eta 1999-2004 bitartean Doluan laguntzeko Krisalida Elkarteko terapeuta izan zen. 2003an, Sortzen sortu zuen, emakumeen aurkako indarkeriaren gaian soilik lan egiteko. 22 urte hauetan, hainbat proiektu garatu ditu banakako eta taldeko arreta psikologikoaren arloan, eta zerbitzuak eman ditu hainbat udalerritan. Emakumeen nortasunari eta subjektibotasunari buruzko lehen ahalduntze-eskoletako prestatzailea izan da, eta azken urteotan aholkularitza eman die hainbat udali, aldundiei eta Emakunderi emakume biktimei arreta emateko politika publikoak eta zerbitzuak lantzeko. Hori guztia Sortzen-en lan egiten duten gazte feministen talde gogotsu batekin batera. Genero-indarkerian esku hartzeko unibertsitate-graduondokoetan eta jardunean dauden profesionalentzako ikastaroetan irakasten du. Gainera, indarkeria matxistari eta subjektibotasunari buruzko hainbat azterlanen eta ikerketen egilea da.

 

 
 Lorena Garrido

  • Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Zuzenbidearen Filosofiako irakasle elkartua eta Antígona taldeko ikertzailea. Emakumeen, Generoaren eta Herritartasunaren Ikasketetako Unibertsitate arteko Masterreko irakaslea. «Generoa eta Berdintasuna» (UAB) eta «Indarkeria Matxistak» (UAB) graduondoetako irakaslea. Lege eta Gizarte Zientzietan lizentziaduna Txileko Unibertsitatean eta Zuzenbidean lizentziaduna UABn.

  • 2007tik 2015era GENERA (Emakumeen eskubideen aldeko elkartea) elkartearen kolaboratzailea izan da, eta aholkulari juridikoa izan da PIADen (Emakumeen Informazio eta Arretarako Gunea) 2004-2010 aldian. Dones Juristes elkarteko kidea da 2003tik. CEPAL, Nazio Batuen Erakundeko aholkularia izan da Garapen Jasangarriaren eta Giza Kokalekuen Dibisioan.

 

  
Paula Marín

  • Psikologian lizentziaduna, ibilbide klinikoarekin eta orientazio kognitibo-konduktualarekin. Bere prestakuntza osagarri zabalean honako hauei buruzko graduondoko ikastaroak nabarmentzen dira: Jokabide-terapia eta nortasun-nahasmenduak, Sexologia klinikoa eta sexu-terapia, Genero-indarkeria jasaten duten adingabeetan esku hartzea, Haurren sexu-abusua, Helduen tratamendua, eta Haurren sexu-abusua: ebaluatzeko eta esku hartzeko teknikak, trauma, atxikimendua eta disoziazioa.

  • Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden adingabeen "Sol a sol Avilés” zentroko zuzendaria izan da, 2011tik 2017ra arte; psikologoa “Psicólogos del principado” osasun-zentroan; eta bere psikologia-klinikako zuzendaria da gaur egun. Psikologoa da haurren sexu-abusuak jasan dituztenentzako “Krisalida” elkartean. Prestakuntzan ere eskarmentu handia izanik, La voz de Avilés egunkariko «la Consulta» ataleko zutabegilea ere bada, eta “Psicología y mente” webguneko erredaktorea. paulamarinpsicologa.es

 

 
Maitane Urizar

  • “Gure Sarea Elkarteko” koordinatzailea. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatua, eta Unibertsitate Masterra Psikodidaktikan, Hezkuntzaren Psikologian eta Didaktika Espezifikoetan. Doktoregaia da haur eta nerabeen aurkako sexu-abusuen arloan, eta bereziki profesionalak prestatzen aritzen da. Arazo horri buruzko lehen prestakuntzak diseinatu eta garatu ditu Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean (IVAP), Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta IVAPen arteko Prestakuntza Planeko haur eta nerabeen aurkako sexu-abusuen edukien arduraduna da. Plan horretan oinarrizko ikastaro bat, espezialista-ikastaro bat eta bi gida espezifiko diseinatu eta zuzendu ditu kasu horietan hezkuntza- eta osasun-eremuan jarduteko. Hainbat erakundetarako aholkulari gisa lan egin du, eta zenbait hitzaldi, tailer eta jardunaldi antolatu eta zuzendu ditu.