Atzealdea EKAINAK 3: BIZIKLETAREN MUNDUKO EGUNA

EKAINAK 3: BIZIKLETAREN MUNDUKO EGUNA

EKAINAK 3: BIZIKLETAREN MUNDUKO EGUNA

Gipuzkoak Foru Aldundia bat dator Bizikletaren erabilerari buruzko Europako Adierazpenarekin

Ekainaren 3an Bizikletaren Munduko Eguna ospatzen da, eta RCxB-k bultzatutako ekimenaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzearen aldeko apustua adierazi du, Bizikletaren erabilerari buruzko Europako Adierazpenarekin atxikimendua sinatuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, “Bizikletaren erabilerari buruzko Europako Adierazpenean azaldutako printzipioekin bat etorriz, Gipuzkoa bizikletaren erabilera normalizatzeko Europako parametroetan kokatzeko lanean jarraitzeko eta Gipuzkoako bizikleta bideen oinarrizko sarea bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du.”

Gobernu Kontseiluak maiatzaren 28an onartu zuen atxikimendua.