Elgoibar -Maltzaga arteko 04-006F bidegorrian birgaitzeko lanak hasi dira
Joan den otsaileko eurite gogorrek zuloa sortu zuten Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorrian, Ziziliongo zubiaren parean.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, bizikleta-bidearen titularrak, apirilaren 15ean hasiko ditu puntu horretan bizikleta-bidearen euskarri den harri-lubetaren horma konpontzeko lanak.
Bidea itxita egongo da ibilgailuentzat eta txirrindulariak bizikletatik jaitsi beharko dira obraren tartean, zaharberritze lanak egiten diren bitartean
Lanak 25 eguneko epean bukatuta egotea aurreikusten da