Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorriko birgaitze lanak amaituta
Elgoibar eta Maltzaga arteko bizikleta-bidean, Zizilion zubiaren parean, azken uholdeek eragindako kalteak konpontzeko lanak amaitu dira.
Azken egunotan, uholdeak eragindako zuloa konpondu egin da, bidegorria eusten duen harri-lubetaren horma zaharberrituz. Birgaitzearen kostua 25.000 € ingurukoa izan da.
Bidea txirrindularientzako zein oinezkoentzako egokituta dago berriro. Halaber, ibilgailu motordunentzako pasabidea berrezarri da.