Atzealdea Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta Gipuzkoako Urak-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Antzuolako saneamendu-kolektorearen zati berri bat eraikitzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta Gipuzkoako Urak-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Antzuolako saneamendu-kolektorearen zati berri bat eraikitzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta Gipuzkoako Urak-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Antzuolako saneamendu-kolektorearen zati berri bat eraikitzeko

  • Era berean, Antzuola-Bergara bizikleta eta oinezkoen bidearen III. fasea egokitu da, kolektorearen trazadura bizikleta bidearen zati batekin bat datorrela aprobetxatuz, GI- 632 errepidearen paraleloan

Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta Gipuzkoako Urak-ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Antzuolako saneamendu-kolektorearen III. fasea eraikitzeko. Horrela, Uraren Euskal Agentziak, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak "Antzuola-Bergara bizikletentzako eta oinezkoentzako bidearen (4.1 ibilbidea: Bergara-Antzuola, 04 020F tartea) eta Antzuolako saneamendu-kolektorearen III. fasea eraikitzeko proiektuan" jasotzen diren jarduketak nola egingo dituzten zehazten da.

Hau da, hiru erakundeek proiektu bateratu bat prestatu dute, bai Antzuolako hondakin-uren kolektorearen zati berri bat egiteko, bai Antzuola-Bergara bizikleta-oinezkoen bidearen zati berri bat egiteko. Proiektu bateratu horrek, aldi berean, Bergarako Udalaren laguntza behar izan du, proiektua bere hirigintza-plangintzara egokitu baita.

Gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian egindako hitzarmenaren sinaduran José Ignacio Asensio Bazterra Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuko diputatuak, Antonio Aiz Salazar Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak eta Leire Artola Ugalde Gipuzkoako Ur Kontsortzioko presidenteak parte hartu dute.

Jarduketari esker, Antzuolako udalerriko hondakin- eta industria-isurketa guztiak jaso ahal izango dira, gaur egun Matz-Erreka inguruan ibaira bertara isurtzen direnak, eta Bergarako Deba erdiko hodi-biltzailearekin lotu ahal izango dira (Antzuola ibaiak Deba ibaiarekin bat egiten duen tokitik gertu). Horri esker, Mekoaldeko HUAra eraman ahal izango dira, eta bertan behar bezala tratatuko dira, ibilgura isuri aurretik.

Bere hitzaldian, Jasangarritasuneko diputatu José Ignacio Asensiok adierazi duenez, “hitzarmen honekin aurrerapauso garrantzitsua ematen dugu gure ibaien ingurumen-kalitatea hobetzeko eta lurraldean mugikortasun jasangarria bultzatzeko. Antzuolako saneamendu-kolektore berria eraikitzeak hondakin-uren kudeaketa arduratsua bermatzen du, ibaira isurketak saihestuz eta gure ur-baliabideak babestuz. Gainera, Antzuola-Bergara bidegorria egokitzeak herritarren eskaera historikoari erantzuten dio, eta mugikortasun eredu osasungarriago eta jasangarriago baten aldeko apustua indartzen du, ingurumenari eta pertsonen bizi-kalitateari mesede egiten diena”.

Era berean, Uraren Euskal Agentziako zuzendariak nabarmendu duenez, "administrazioen arteko hitzarmen eta lankidetza estuaren adibide argia da: bi lan-motak koordinatu, jarduketen eraginak eta kostuak gutxitu, gure ibaietako batean karga kutsatzailea murriztu eta Gipuzkoari mugikortasun iraunkor eta segururako tarte berri bat emateko baliagarria, hain zuzen ere”.

Leire Artolaren hitzetan… saneamendu proiektu honekin eta Elgetako udala amaitzen ari den proiektua egikaritzearekin, amaitutzat emango da Debagoienako saneamendu osoa.

Erakunde sinatzaileek hartutako konpromisoak

Hitzarmenaren arabera, URAk konpromisoa hartu du Antzuolako saneamendu-kolektorearen zati berriko obrak kontratatzeko eta zuzentzeko, eta obrak finantzatzeko (1.359.838,08 €, BEZa barne).

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak URAren esku jartzen ditu Antzuola-Bergara bidegorriaren III. faseko obren zatia (1.604.076,62 €, BEZa barne).

Bai Aldundiak bai Gipuzkoako Urak-ek obrak jasotzeko eta behar bezala mantentzen direla zaintzeko konpromisoa hartu dute: bai bidegorriari dagokionez, bai kolektoreari dagokionez, hurrenez hurren.

 

Informazio gehiago