KALAPIE Hiriko Txirrindularien Elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak eskaintzen ditu helduei.
Ikastaroak helduentzat zuzenduta daude, bizikletan ibiltzen ikasi, hobetu zein ibiltzeari beldurra kendu nahi dutenentzat.
Bi mailako ikastaroak eskaintzen dituzte:
0. maila, hasiberriak: bizikletan inoiz ibili ez direnentzat.
1. maila, erabilera eta trebetasuna: lehen pedalkadak eman dituztenentzat, baina trebezia eta segurtasuna berreskuratzeko laguntza eta eremu mugatu bat behar dutenentzat.
Ikastaroak 6 ordukoak izango dira, 4 saioetan banatuta.
Datak eta orduak::
Apirila: 13,14,20 eta 21.
0. maila: 10:00etatik 11:30era
1. maila: 12:00etatik 13:30era
Maiatza: 21, 23, 28 eta 30.
0. maila: 17:30etik 19:00etara
1. maila: 19:15etik 20:45era
Urria: 5, 6, 12 eta 13.
0. maila: 10:00etatik 11:30era
1. maila: 12:00etatik 13:30era
Ikastaro guziak Donostiako Kalkutako Teresa plazan izango dira.