MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA
Irailaren 16tik 22ra bitartean Mugikortasunaren Europako Astea ospatzen da, eta Jasangarritasun Departamentuak, beste behin ere, nerabeei bizikleta ohiko garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko prestakuntza eskainiz ospatu nahi du, batez ere etxetik ikastetxera egiten dituzten joan-etorrietan. Halaber, bizikletaren erabilerari esker ohitura osasungarriak barneratzeko beharraz sentsibilizatu nahi da.
Guztira 6 orduko 12 ikastaro eskainiko dira Tolosako Orixe BHIn eta Irungo Toki Alai ikastetxean, gazteak bizikletaz modu autonomo eta seguru batean mugitzeko euren ibilbideak planifikatzeko trebetasuna izan dezaten.