EAEko dantza profesionalei buruzko inkestaren emaitzen aurkezpena
Gipuzkoako Dantzagunean eman ditu ezagutzera ADDEk Kulturaren Euskal Behatokiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera. Sektoreko prekarietatea berresten du txostenak, eta ildo horretan, profesionalek diru-irabaziak ziurtatzeko egin beharrekoen aniztasunak zailtzen du profil bat zehaztea.
- 1271
Dantzaren sektoreko profesionalizazioaren egungo egoera aztertzeko, EAEn dantzaren alorrean lanean ari diren profesionalei zuzendutako galdetegi bat prestatu eta zabaldu zuen ADDE elkarteak online erantzuteko galdetegi baten bidez (erantzuteko, ez zen derrigorrezkoa ADDEko bazkide izatea). Bilketa 2022ko maiatzaren 11tik ekainaren 13ra bitartean egin zen. Orotara, 82 profesionalek erantzun diote inkestari.
Ikerketa burutzeko, Kulturaren Euskal Behatokiaren laguntza izan du ADDEk, eta helburu nagusitzat izan dute sektorearen eta sektoreko profesionalen errealitatea bertatik bertara eta datuen bidez ezagutzea. Horrekin batera, txostenaren egileek nabarmendu dute, ”informazioak sektorea indartzen lagunduko duten estrategiak eta zerbitzuak garatzeko oinarri izan behar duela”.
Informazioa: ADDE