Ari! topaketa Dantzagunean: "Gorputz politikak eta arte biziak", martxoaren 4an eta 11n
Gorputzak kultur-eraikuntza eta materia sentikorra direla haintzat hartuta, topaketen helburua da gorputzen arteko bereizkerien aurrean praktika eta diskurtso justuagoak kolektiboki eraikitzea.
- 1233
- Datak: martxoaren 4a eta 11
- Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
- Ordutegia: 11:00-14:00
- Izen- emateak: info@artaziak.eus
- Izena emateko epe-amaiera: martxoaren 1a
- Nori zuzendua: Arte biziekin harremana dutenei, talde edo hezkuntza prozesuetan murgilduta dabiltzatenei, gorputz politika ez normatiboekin lotura dutenei, edota proposamenean interesa dutenei.
Egitaraua
- Martxoaren 4a: Ageda Blasco Egia. Gorputz eta nortasun politiken inguruko funtsezko nozioak partekatuko ditu, baita intersekzonalitatetik lan egitearen erronkak.
- Martxoaren 11: Artaziak, Alba Fernández eta Maylis Arrabit. Beren ibilbide pertsonal-profesionaletan ageri diren ikaskuntzak, zailtasunak eta akatsak partekatuko dituzte, arte bizien, hezkuntzaren eta gorpuztasun ez normatiboen aldarrikapenaren arloan.
Gorputz politikak eta arte biziak
Gorputzak aldi berean kultur-eraikuntza eta materia sentikorra direla haintzat hartuta, topaketa honetan, gorputzen arteko bereizkerien aurrean, praktika eta diskurtso justuagoak kolektiboki eraikitzea dugu helburu.
Ze gorputz ageri dira arte bizietan, eta zeintzuk daude inbisibilizatuta? Nola inskribatzen dira gorputzetan iruditegi normatiboak?
Ze aukera eta problematika aktibatzen dira gorputz desberdinak elkarlanean eta harremanetan jartzen direnean?
Nola berregin ditzakegu beste diskurtso batzuk, desberdinen arteko topaketan dibertsioa eta plazera aintzat hartzea proposatzen dutenak?
Zein dira gure lurraldean dauden edo falta diren ekintzarako, topaketarako eta ikaskuntzarako sare eta espazioak?
Informazioa: Artaziak