ATALAK: 2021eko edizioa aurkeztu da Tabakaleran
2021eko edizio honetan ariko diren koreografoak dira: Itsaso Cano, Eva Guerrero, Amaia Elizaran, Carmen Larraz, eta Hilde Koch. Beste hainbaten artean, Gipuzkoako Dantzagunea izango da lanerako gune nagusietako bat.
- 438
Atalak ekimenak Akitania Berria, EAE eta NFEko erakundeak batzen ditu, eta sorkuntza koreografikoa sustatzea da haren helburu nagusia. Bide horretan, 2021eko egitarauan arreta berezia eman zaie sorkuntzari, mediazioari eta dokumentazio-eredu berriei. Hala,sektoreko profesionalekin egindako ATA-LAB pentsamendu laborategiei bultzada berezia emango zaie, eta produkzio koreografikoko egonaldien mediazio eta dokumentazio lan-lerroen bidez muga berriak zabalduko dira.
Dantzaz buru proiektuaren bazkide nagusiak CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Vitoria-Gasteizko Antzerki Sarea dira. Horrekin batera, urtez urte kolaboratzaile sarea handitzen ari da Atalak, eta Dantzerti, Azala, Vitoria-Gasteizko eta Baiona-Biarritzeko Kontserbatorioak, La Fundición, Eresbil, Creative Paths eta Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa izan dira ekimenera aurten batutakoak.
Donostiako Tabakaleran egindako aurkezpenean izan ziren Clara Montero Tabakalerako kultura zuzendaria, Mari Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendaria, Carine Aguirregomezcorta Malandain Ballet Biarritzeko proiektuen zuzendaria, Fernando Saenz de Ugarte Dantzazeko zuzendari nagusia, eta Pello Leiñena Eresbileko.
2021eko edizio honetan ariko diren koreografoak dira: Itsaso Cano, Eva Guerrero, Amaia Elizaran, Carmen Larraz, eta Hilde Koch. Gipuzkoako Dantzagunea izango da lanerako gune nagusietako bat, Dantzazen ohiko lan-lekua den neurrian.
Atalak, hurrengo ekitaldia: Groove, Dantzaz eta Itsaso Cano, Errenterian martxoaren 29an
Informazioa: Atalak