Dancehall eta Heels tailerrak, Dantzagunean
Freestyle Lab proiektuak (Unity elkartearekin lankidetzan) Dancehall eta Heels tailerra antolatu du Dantzagunean. Apirilaren 27an izango da, 16:00etatik 17:15etara (Dancehall, Lara) eta 17:15etatik 18:39etara (Heels, Maria). Lara eta Maria dantzariek gidatuko dituzte saioak.
- 8

Datorren apirilaren 27ean, Dancehall eta Heels tailer bat antolatu du Freestyle Lab proiektuak, Unity Proiektua eta Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan. Bi estilo horien jatorria, testuingurua eta dantza pauso zein mugimendu bereizgarrienak ezagutzeko aukera izango dugu tailer honen bitartez. Horretarako, Lara Peman (Dancehall) eta María (Heels) dantzariak izango ditugu irakasle gonbidatu.
LARA
Lara Pemán, musika eta dantzaren zale amorratua, formazio eta ibilbide luzea du dantza urbanoetan. Oraingo honetan, Dancehall-aren kulturaz ikasteko tailer bat proposatu digu, "steps" zein "moves" pausoak eta horien energia ezberdinak landuz. "Mugimenduak ezagutuko ditugu eta bakoitzak eskatzen duen feeling-a ulertuko dugu. Hau guztia gure gorputzera pasatzen ikasiko dugu eta ondoren interpretatzen ere ikasiko dugu".
MARÍA
Mariak estilo ezberdinak dantzatu ditu, garaikidea edo hip hop-a kasu, baina azken urteetan heels-ean oinarritu da batez ere. Trebatzen jarraitzeko, masterclass ugari hartu ditu Bilbon, Madrilen, Bartzelonan eta Parisen. Heels-a takoiekin dantzatzen den estiloa da, eta oso performatiboa eta sentsuala da. Teknikaz harago, Maríaren ustez, diziplina honen helburu nagusietako bat zentzuzko espazio seguru eta askeak sortzea da, pertsona bakoitzak gozatu, dibertitu eta esploratu ahal izan dezan.
Irakasleak: Lara Peman eta María Perez
Dantza estiloak: Dancehall eta Heels
Eguna: Apirilaren 27a, igandea
Ordua: 16.00-17.15 Dancehall (Lara) + 17.15-18.30 Heels (María)
Prezioa: 8 € tailer bat / 10€ biak
Izen ematea: linktr.ee/u.n.i.t.y_proiektua