Dantza gela birtuala ireki dugu!
Gipuzkoako Dantzaguneak dantza-jarduerei eutsi ahal izateko areto berria ireki du, bideo-konferentziaz burutuko den dantza-gela birtuala.
- 571

Dantza gela birtuala ireki dugu!
Gipuzkoako Dantzaguneak dantza-jarduerei eutsi ahal izateko areto berria ireki du, bideo-konferentziaz burutuko den dantza-gela birtuala. Bertan honako eskaintza izango duzue:
Dantza-gela birtuala
Sartu Gipuzkoako Dantzaguneko areto birtualean (Jitsi aplikazioa)
Egitaraua
*Eskaerak jasotzen ditugun neurrian, egitaraua osatzen jarraituko dugu.
Saioak emateko
Bidali email bat: dantzagunea@gipuzkoa.eus
- Saioak eman ahal izateko baldintzak:
- Gipuzkoako Dantzagunearekin azken hiru urteetan harremana izatea (egonaldi artistikoa, tailerrak eman izana, proiekturen batean parte hartu izana…)
- Gipuzkoan jaioa izatea, edo Gipuzkoan erroldatuta egotea.
- Ordainketa: lsaioak ordaindutakoak izango direnez, koreografoek fakturazioa egin ahal izateko modua izan behar dute.
Proposa ditzakezue:
- Teknika koreografikoko mantentze-saioak: egunero, sortzaile batek bere lengoaia koreografikoan oinarritutako saio bat emango du.
- Sortzaileen leihoa: astean behin, beren sormen-prozesuari buruz hitz egingo dute zenbait koreografok.
Sartu Gipuzkoako Dantzaguneko areto birtualean (Jitsi aplikazioa)