DEIALDIA: Maitaldian bi pieza koreografikoren aurkezpena
Maitaldia jaialdiak Gipuzkoa bisitatuko du, eta zenbait instituzio eta eragilerekin elkarlanean, Errenterian jardunaldi berezi bat antolatu du. Okasio horretarako, Malandain Ballet Biarritzeko antolatzaileekin elkarlanean ari dira Errenteriako Udala, Herri Arte Eskola, Kukai, Ereintza dantza taldea eta Gipuzkoako Dantzagunea. Irailaren 7an Errenterian egingo da ekitaldia, eta Gipuzkoako Dantzaguneak parte hartuko du, Kukai eta Herri Arte Eskolarekin batera. Saioan Gipuzkoako Dantzagunea ordezkatzeko bi pieza koregrafiko hautatzeko deialdia irekita dago. Proposamenak abuztuaren 15 arte bidal daitezke.
- 473
Maitaldia jaialdiak Gipuzkoa bisitatuko du, eta zenbait instituzio eta eragilerekin elkarlanean, Errenterian jardunaldi berezi bat antolatu du. Okasio horretarako, Malandain Ballet Biarritzeko antolatzaileekin elkarlanean ari dira Errenteriako Udala, Herri Arte Eskola, Kukai, Ereintza dantza taldea eta Gipuzkoako Dantzagunea.
Irailaren 7an egingo da ekitaldia Errenteriako Herriko plazan. Lehenik, Malandain Ballet Biarritzeko kide batek gidatutako ballet klasikoko barra-saio irekia egingo da. Segidan, Herri Arte Eskola, Kukai, Ereintza eta Gipuzkoako Dantzaguneak txandakako zenbait saio laburrekin osatutako ordu eta erdiko saioa emango dute.
DEIALDIA
Honako deialdi honen helburua da 2024ko irailaren 7an Maitaldia jaialdiaren baitan Errenterian egingo den emanaldian Gipuzkoako Dantzagunea ordezkatzeko bi pieza koreografiko hautatzea.
Saioaren informazioa
- Data: 2024ko irailaren 7a, larunbata
- Tokia: Herriko plaza, Errenteria
- Ordua: 18:00-19:30 bitartean (behin betiko ordena proposamenak hautatutakoan erabakiko da)
- 17:00etan, parte nahi duen edonori irekitako ballet barra-saioa egingo da.
- Emanaldian ez da eszenografiarik izango, ezta linoliozko zorurik ere. Musika-ekipoa iznago da soilik.
Proposamenak
- Aurrez sortutako ikuskizun baten zatiak edota piezak aurkez daitezke. Ez da derrigorrezkoa lan berria sortzea, eta hala izateak ez du epaian eragingo.
- Gaia irekia da, eta edozein dantza edota mugimendu arteen diziplinako proiektuak aurkez daitezke.
- Proposamenak aurkez ditzakete: konpainia edo talde egonkorrek, banakako proiektuek, edota deialdi honetarako berariaz sortutako kolektiboek.
- Piezaren gehienezko iraupena: 15 min.
Bidali beharreko dokumentazioa
- Motibazio-gutuna* (derrigorrezkoa)
- Bideoa* (derrigorrezkoa)
- Bestelako dokumentazioa: txostenak, loturak, etab. (aukerakoa)
- Bidalketa-emaila: dantzagunea@gipuzkoa.eus (emailaren gaian “Maitaldia deialdia” jarri behar da)
Epeak
- Deialdia irekita dago: 2024ko abuztuaren 1etik 15era
- Proposamenak abuztuaren 19a eta 23a bitartean hautatuko dira, eta aste horretan bertan jakinaraziko zaie hautatuak izan direnei.
Ordainsaria
- Hautatako proposamen bakoitzak 500€ko diru-saria jasoko du (zerga guztiak barne). Faktura Errenteriako Udalari egin behar zaio.
- Ordainketa egiteko, faktura aurkeztu behar da.
Antolatzaileak