"El encuentro", Ioseba Yerroren ikerketa laborategia
Ioseba Yerro dantzari, pedagogo eta koreografoak "El encuentro" ikerketa laborategia eskainiko du Dantzagunean, Dantzazeko dantzariekin batera. Publiko orokorra gonbidatu nahi dugu martxoaren 25, 26 eta 27an parte hartu dezan, 10:00etatik 14:00etara. Doako jarduera da eta ez da dantzarekin lotutako inolako esperientziarik behar.
- 90

ATALAK (ikerketa koreografikoko mugaz gaindiko sarea) programaren baitan, Ioseba Yerro dantzari, pedagogo eta koreografoak "El encuentro" ikerketa laborategia eskainiko du Dantzagunean (Gipuzkoa). Ekimena Dantzaz-eko dantzariekin batera burutuko da, baina interesa duen publiko orokorrari parte hartzeko deia egin nahi diogu, Yerrok dantzarekin lotura zuzena ez duen komunitatea erakartzeko eta harekin lan egiteko interesa baitu.
Laborategian, mugimenduaren bidez gorputzaren eta ezagutzaren arteko harremana ikertuko da, hainbat teknika eta ikuspegi erreferentziatzat hartuta, hala nola: Hofesh Shechter, Saburo Teshigawara, Gaga, Feldenkrais eta Gestalt-enak.
Martxoaren 25, 26 eta 27an izango da, 10:00etatik 14:00etara. Printzipioz Dantzagunean izango da, baina aukera balego, posible da Errenteriako Bakearen Parkean (Fanderia) egitea, naturarekiko harremana landu ahal izateko.
Doako jarduera da eta ezinbestekoa da izena ematea.
Informazio gehiagorako, idatzi dantzagunea@gipuzkoa.eus helbidera.