DEIALDIA: Karrikan 2022-2023
KARRIKAN Euskal Herriko artista berrien kaleko-ikuskizunen sorkuntza eta zabalkundea bultzatu nahi duen plataforma da. Hasten ari diren, profesional edo profesional bidean diren eta espazio publikoan ari diren Euskal Herriko (zazpi probintzia historikoak) taldeen, artisten, konpainien sormen ‐ lan originalak bultzatu nahi ditu plataformak. Balio berezia emango zaio “kaleko ikuskizuna” kontzeptuari.
- 1290
-
DEIALDIA
- Proposamenak aurkezteko epe-amaiera: martxoaren 25a
AUKERAKETARAKO IRIZPIDEAK
Proiektuen aukeraketan honakoak izango dira erabakigarriak:
- Planteamendu artistikoaren originaltasuna eta zorroztasuna.
- Proiektuaren bideragarritasuna.
- Laguntzen deialdiaren egutegia errespetatzea.
- Artisten edo konpainiaren bizilekua (Euskal Herriko zazpi probintzia historikoak).
- Zuzendari profesional baten laguntza edo “kanpoko begirada”.
LAGUNTZAK
Karrikaneko kideek konpromisoa hartzen dute hautatutako proiektua* honela babesteko:
- 16.000€ eta 18.500€ arteko ekarpen ekonomikoarekin, zergak barne, ikuskizuna sortzeko eta bazkideen ekitaldi eta emanaldietara bideratuko dena. Bazkide elkartuek, bestalde, konpromisoa hartzen dute ikuskizuna 2023 denboraldia amaitu baino lehen programatzeko, bazkideen eta konpainiaren arteko prezio jakin batean.
- Sorkuntza-egonaldien mugikortasunerako diru-poltsa batekin (dieta2022-2023 DEIALDIA eta garraio gastuak).
- Gutxienez egonaldi 2 egin beharko dira. Egonaldi posibleak: Antsoain, Gasteiz, Hendaia eta Gipuzkoako Dantzagunea (Errenteria).
- Laguntza artistiko (kanpoko begiradak) eta teknikorako diru-poltsa batekin.
- Bitartekaritza ekintzetarako diru-poltsa batekin.
- Aukeratutako konpainiaren beharretara egokitutako prestakuntzarako diru-poltsa batekin.
- Sorkuntzaren ikusgarritasunean: Karrikaneko kideek antolatzen dituzten ekitaldi edo jaialdietan programatuz. Hautaketan zehaztuko da emanaldi kopurua, eta gutxienez 5 izango dira.
* Deialdian proiektu bat aukeratuko da. Hautaketa 2022ko urritik aurrera bigarren proiektu batera zabaltzeko aukera dago, eta bigarren geratu den proiektua izango da hautatutakoa. Baieztapena 2022ko irailean egingo da.
HAUTAGAIEN KONPROMISOAK
- Proiektu artistiko bat aurkeztea, beste inon aurkeztu gabea, euskaraz edota testurik gabe. Gutxienez, 20 minutuko iraupena izan beharko du eta 2023ko maiatzean estreinatuko da.
- Bazkideen espazioetan 2 edo 3 sorkuntza-egonaldi egitea, astebete eta bi asteren artekoak.
- Aurreaukeratua izanez gero, 2022ko maiatzaren 3an bazkideen eta bazkide elkartuen aurrean proiektua aurkeztu beharko da Gipuzkoako Dantzagunean, Errenterian.
- Sorkuntza-prozesuan, espazioetako dinamikan parte hartzea, bitartekaritza ‐ ekintzen bidez (topaketak ikusle‐mota ezberdinekin, aurkezpenak, tailerrak…). Ekintza horiek bazkideen eta artisten artean adostuko dira.
- Jasotako diru-laguntza fakturen bidez justifikatzko ahalmena izatea. Baldintza hau betetzen ez bada, Karrikanek onuradunari diru-laguntza osorik edo hein batean itzultzeko eska diezaioke.
- Bazkideekin lankidetzan jardutea prozesuaren jarraipenean (bilerak, galdesorta, ebaluazioak…). Baldintza hau betetzen ez bada, Karrikanek onuradunari diru-laguntza osorik edo hein batean itzultzeko eska diezaioke.
- Ikuskizunarekin zerikusia duten komunikazio-euskarri guztietan Karrikan-en logoa jartzea, eta egin beharreko aipamenak egitea. Karrikan proiektuko bazkideen edo bazkide elkartuen jaialdietan parte hartzea proposatutako egunetan. Horretarako, Karrikanek emanaldi edota jaialdien datak ezagutzera eman beharko ditu, beranduenez 2022ko urri bukaeran.
HAUTAGAITZAK AURKEZTEA
Inprimakia betetzeaz gain, laguntza lortu nahi duten proiektuak formatu digitalean aurkeztu behar dira (gehienez 3 MB), eta gutxienez, hauek eskatuko dira:
- Proiektuaren aurkezpen zehatza.
- Talde artistikoaren aurkezpena, kanpoko begirada barne. Ekoizpenerako behin‐behineko aurrekontua.
- Behin‐behineko beharrizan teknikoak.
AURKEZPENA EGITEKO PROZEDURA
Deialdiaren inprimakia bete (Inprimakiari esteka)
EGUTEGIA
- 2022ko otsailaren 28tik martxoaren 25era: deialdiaren irekiera.
- 2022ko apirilaren 4tik 8ra: aukeraketa, erakunde partaideen aldetik.
- 2022ko maiatzaren 3an, Errenterian, Gipuzkoako Dantzagunean: hitzordua aurreaukeratutako artistekin proiektuen aurkezpenerako.
- 2022ko maiatzaren 20an, Umore Azokan: Hautatutako konpainiaren iragarkia eta proiektuaren aurkezpen laburra bertaratutako profesionalen aurrean.
- 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 3ra: hitzordua konpainiekin, ekintzak, egutegia… zehazteko.
- 2022ko ekaina eta 2023ko apirila artean: sorkuntza-egonaldiak.
- 2022ko urrian: zein jaialditan parte hartuko duten ezagutzera ematea.
- 2023ko maiatza: ikuskizunaren estreinaldia.
- 2023ko maiatzaren eta irailaren artean: ikuskizunen emanaldiak plataformako kideen ekitaldi eta jaialdietan.
HARREMANAK
- karrikan.kudeaketa@gmail.com
- Naia Muñoz Murua: (0034) 657 71 28 44
Karrikan-eko bazkideak:
- BILBOko Udala (Bizkaia)
- GASTEIZko Udala (Araba)
- HENDAIAko Herriko Etxea (Lapurdi)
- LEIOAko Udala (Bizkaia)
- ANTSOAINgo Udala (Nafarroa)
- Bazkide elkartuak:
- ARRIGORRIAGAko Udala (Bizkaia)
- IURRETAko Udala (Bizkaia)
- Gipuzkoako DANTZAGUNEA (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Informazioa: Karrikan