DEIALDIA: Karrikan Berriro 2025-2026
Karrikan Plataformaren helburua da Euskal Herrian espazio publikoan jarduten duten kolektibo, artista eta konpainia berrien sorkuntza-lan originalak babestea. Balio berezia ematen zaio “kaleko arteen” nozioari, eta deialdi honetan “zuzeneko ikuskizunaren” diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkoa, diziplina anitzekoa, etab. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 22 arte dago irekita.
- 212
- Karrikan Berriro: DEIALDIA
- Proiektuak aurkezteko epea 2024ko irailaren 22ko gauerdian amaituko da.
KARRIKAN
Kaleko Arteetan Euskal Herriko artista berrien sorkuntza eta hedapena bultzatu nahi dituen plataforma bat da. Aurten, Karrikan Berriro proiektuak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen sostengua eta lankidetza ditu, eta, hortaz, bere mugaz gaindiko izaera sendotu eta handitu egiten da.
Karrikaren partaideak honako hauek dira:
- Bazkideak: Kalealdia (Bilbo), Kaldearte (Vitoria-Gasteiz), Maiatzeko Antzerki Jaialdia (Hendaia), Umore-Azoka (Leioa), Antsoain udalerria eta Karrikan Elkartea.
- Bazkidetutako jaialdiak eta udalerriak: Arrigorriaga eta Lezo herriak, Kalerki (Zarautz), Kaleka (lekeitio) eta Ribera en Danza Jaialdia (Nafarroa).
- Bazkidetutako egoitzak: Gipuzkoako Dantzagunea, Garaion-Sorgingunea (Otaza, Araba) eta Zirkodomo (Bagatza, Bizkaia).
Informazioa: Karrikan