ESTREINALDIA: "Dead", Lasala Donostian abenduaren 19an eta 20an
Judith Argomanizek zuzendutako konpainiak egungo gizarteko itxurakeria hartu du gaitzat Gazteszena aretoan estreinatuko duen lana osatzeko.
- 606
Datak eta ordutegia
- Abenduaren 19a, 19:00 (euskaraz)
- Abenduaren 20a, 19:00 (espainolez)
- Tokia: Gazteszena
Sinopsia: Dead
Hil aurretik, bizi.
Zenbat zama dugu gure gain ematen dugun urrats bakoitzeko?
Itxurakerietan ibiltzen gara, inondik inora sostengatu ezin den segurtasun bat lortu nahian. Oinordetzan jasotako sinesmen eta ereduek txotxongiloak bagina bezala gidatzen dute gure bizitza.
Hori ulertzeak lagundu egiten digu; erabakitzeak eraldatu eta aske bihurtzen gaitu.
Norberaren esperientziaren mugak gainditzea, Bizirik hiltzeko beste modu bat da, hil aurretik bizitzeko leiho irekia.
Informazioa: Lasala / Donostia Kultura