Martxoko klase irekiak, Dantzagunean
Martxoan klase irekien eskaintza zabala izango dugu Gipuzkoako Dantzagunean, erabat doakoak, hainbat estilo eta lengoaiatako artisten gidaritzapean: Igor Calongek (Cielo Rasoko zuzendari eta koreografoa) ohikoak dituenak, dantza garaikideari lotuak; dantza komunitarioa Dantzaz konpainiaren eskutik, eta dantza urbanoa Maialen Mendesen eskutik (Unity elkartea).
- 115

- Igor Calonge koreografo eta Cielo Rasoko zuzendariaren ohiko klaseak, dantza garaikideari lotuak, hurbildu nahi duen orori irekiak.
Datak: Martxoaren 3, 5, 6, 10, 12, 13, 24, 26, 27 eta 31.
Lekua: Dantzagunea
Ordutegia: 18.00-20.00
Kontaktua: ciacieloraso@gmail.com (Ez da beharrezkoa izena ematea)
- Dantzaz-en eskutik, dantza komunitarioa: plazeretik eta jakin-minetik, mugimenduan eta dantzan murgildu nahi dutenentzat. Ez da esperientziarik behar. Laura Gomezek koordinatutako saioak. Saioaren ostean, hamaiketakoa!
Datak: Martxoaren 29a (hilabete bakoitzeko azken larunbatean, Ekainera arte).
Lekua: Dantzagunea
Ordutegia: 10.30etik 12.00etara
Kontaktua: mediazioa@dantzaz.eus (Izena emateko beharrezkoa da idaztea)
- Dantza urbanoak Unity Elkartearen bidez, Freestyle inprobisazio modalitatean. Garrantzi berezia aitortzen zaie dantza urbanoen jatorri soziokulturalari eta haiei lotutako autoezagutzari, identitateari, komunitateari edo ahalduntzeari, Maialen Mendesen begiradapean.
Datak: Martxoaren 28a (hilabete bakoitzeko azken ostirala, maiatzera arte).
Lekua: Dantzagunea
Ordutegia: 18.00-20.00
Kontaktua: Instagram: u.n.i.t.y_proiektua/ (Izena emateko beharrezkoa da idaztea)
OHARRA: Izena emateko idatzi beharra dago, Igor Calongeren eskoletarako izan ezik. Arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.