OREKA 2020
Gipuzkoan kulturaren edozein arlotan jarduerak eta proiektuak burutzeko, egitasmo finkoak dituzten irabazi asmorik gabeko kultur elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2020ko deialdia.
- 1348
Guztira 591.667€ bideratu dira, eta laguntza hauek jaso ahal izango dituzte, Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten eta jarduera egitasmo finkoak dituzten kulturaren alorreko irabazi asmorik gabeko elkarteek, baldin eta zuzenean garatzen badituzte lurraldean eragina duten jarduerak eta esparru hauetan kokatzen direnak:
- Kulturaren edo artearen alorreko Federazio eta tankerako elkarteak, gutxieneko eremua Gipuzkoa dutenak.
- Artearen eta kulturaren esparru baten, musika, antzerkia, dantza, ikus-arteak, literatura, gogoeta edo kultur ondarea beste batzuren artean, lan egiten duten errotutako elkarteak.
Diruz lagungarriak diren gastuak era desberdinetako jarduerei dagozkienak izan daitezke, hala nola, formazio, ikerketa, sentsibilizazio edo koordinaketa alorretakoak, nola hedapeneko jardueren antolaketa, festibalak, jardunaldiak edo lehiaketa gisakoak.
Halaber jarduera horiek aurrera eramateko beharrezko diren elkartearen funtzionamendu gastuak ere lagundu ahal izango dira.
Gainera, diru laguntza eskatzeko aurkezten dituzten egitasmo edo jarduerek honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan gauzatu daitezela.
- Duten interes, espezializazio edo originaltasun mailagatik Gipuzkoako kultur eskaintzan emaitza esanguratsua suposatu dezatela.
- Deialdiak ezartzen duen urte naturalean burutu daitezela, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
- Ekonomikoki bideragarriak izatea. Bideragarritasun hori diru sarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da, hau da, diru sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskatzen zaiona zehaztu beharko da.