PASAIAKO DANTZA FESTIBALA: ekainaren 6tik 9ra

Pasaiako Dantza Festibalarekin elkarlanean ari gara aurten ere. Ainhoa Usandizagak "Bihar" pieza aurkeztuko du ekainaren 6an. Era berean, gure aretoetan lanean aritzen diren hainbat egile ariko dira.

-ren irudia
 PASAIAKO DANTZA FESTIBALA: ekainaren 6tik 9ra

Pasaiako Dantza Festibala jaiotzen eta hazten ikusi dugu. Ekitaldia martxan jarri beritan, mundua irauli zuen pandemiaren zangotrabari ere dotore eta indartsu eutsi zion. Gipuzkoako Dantzagunean hasieratik ari gara eskuz esku lanean antolatzaileekin. Pasaiako Udalarekin batera jaialdia antolatzen duen Haatik konpainia ohikoa dugu gure instalazioetan, eta dantzarientzako etengabeko formazioan, Hik Dantza Landu tailer-sorta antolatzen ere kolaboratzen dugu.

Jaialdiko egitarau anitzari eskaintzen diogu gure alea. Dantza proiektu berriak sortu, garatu eta zabaltzeko Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak deialdiko zenbait sortzaile aritu izan dira jaialdian beren lanak aurkezten. Azken deialdiko proiektuak garatzeko bidean daudenez, aurtengo PDF jaialdian Ainhoa Usandizagaren Bihar pieza koreografikoa izango dugu jaialdiaren lehen egunean, ekainaren 6an. Prokrastinazioak sortzen dizkigun blokeo eta beldurrei buruzko bakarkako koreografia bat emango dio publikoari dantzari hernaniarrak. Era berean, etxekotzat ditugun sortzaile, dantzari eta konpainia asko ariko dira aurten ere Pasaiako Dantza Festibalean.

Informazioa: Pasaiako Dantza Festibala