SORTUTAKOAK 17
Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren 17. ediziorako deialdia egin du, Gipuzkoan dantza proiektu berriak sortu, garatu eta zabaltzeko. Hautatutako proiektuek Gipuzkoako Dantzaguneak Errenterian duen egoitzan egonaldi bat egiteko aukera izango dute, eta proiektua aurkeztuko dute Gipuzkoako Dantzaguneak batera zehaztuko duten formatuan.
- 1077
DEIALDIAREN HELBURUA
Sortutakoak 17 dantzaren eta mugimendu-artearen esparruan sormen edota ikerketa proiektuei bideratuta dago. Edizio honetan, egonaldiak egiteko bi proiektu aukeratuko dira.
LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA
Proiektuak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 27tik abenduaren 9ra dago irekita.
Eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin eta eskatutako formatuan, bidaliko dira: dantzagunea@gipuzkoa.eus
Oinarriak
Deialdi honetan zehaztutako egonaldietara aurkez daitezke honako pertsonak eta taldeak:
- Konpainia edo talde egonkorrak
- Banakako proiektuak
- Proiektu zehatz baterako berariaz sortutako taldeek
Eskatzen den dokumentazioa
Sortutakoak 17n parte har dezakete dantzaren alorreko sorkuntza eta ikerketa proiektuek.
Eskabidea eta dokumentazioa deialdian erantsitako inskripzio inprimakiaren arabera aurkeztu behar dira. Dokumentuak jaso behar ditu:
- Proiektua azaltzeko bideoa, 2-3 minutuko iraupenekoa
- Proiektu artistikoaren definizioa: planteamendua, motibazioa, iturriak, etab.
- Egonaldiaren faseen plangintza
- Egonaldi-amaierako aurkezpenaren ezaugarriak
- Proiektuko parte-hartzaileen CVak
- Harremanetarako datu pertsonalak: izena, posta helbidea, NAN/IFK, sakelako telefonoa, emaila.
- Izangaiak proiektua ulertzeko beharrezkotzat jotzen duen beste informazio edo euskarri oro.
DIRULAGUNTZA
Sortutakoak 17an hautatutako proiektu bakoitzak 3.500 €ko diru-laguntza jasoko du.
Laguntza hori egonaldiaren hasieran jasoko da (3.000€ - PFEZ %15) eta eegonaldiari buruzko memoria bat entregatutakoan (500 € - PFEZ % 15).
BALORAZIO-BATZORDEA
Epearen barruann eta oinarrien araberako dokumentazioarekin aurkezten diren proiektuak balorazio-batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori Gipuzkoako Dantzaguneko kudeaketa-taldeko kanpoko pertsonek osatuko dute, eta dantza garaikidean ibilbide profesional nabarmena duten pertsonak izango dira.
Balorazio-irizpideak honakoak izango dira:
- Proiektuaren garapena: % 50
- Proiektuaren bideragarritasuna: % 30
- Proiektuaren testuinguruaren harremana Gipuzkoako Dantzagunearekin: % 20
Proiektuak esleitzeko erabakia balorazio-batzordearen eskumen esklusiboa da, eta ezin da haren aurka errekurtsorik aurkeztu. Esleipendunak uko eginez gero, batzordeak eskubidea du egonaldia beste hautagai bati esleitzeko edo deialdia eman gabe uzteko.
Balorazio-batzordeak, halaber, deialdia eman gabe utzi ahalko, baldin eta uste badu aurkeztutako proiektuetako batek ere ez dituela betetzen egonaldia egiteko laguntza jasotzeko behar diren ezaugarriak.
Epaia 2020ko abenduan jakinaraziko da. Emaitza Gipuzkoako Dantzagunearen webgunean argitaratuko da eta onuradunari zuzenean jakinaraziko zaio eman duen helbidean.
GIPUZKOAKO DANTZAGUNEKO EGONALDIA
Egonaldiak egiteko epeak: aukeratutako proiektuen egoitzak 2020aren amaiera eta 2021aren hasiera. Urtean zehar egingo dira Gipuzkoako Dantzagunean, eta datak zehaztuko dira Covid-19 birusari aurre egiteko alerta-egoeraren indarrean dauden neurrien eta epeen arabera. Egonaldia lau astekoa izanen da gehienez.
Hautatutako proiektuek gehienez ere 4 ordu izango dituzte eguneko, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:30era. Ordutegi horretatik kanpo, Gipuzkoako Dantzagunearen instalazioen erabilera kudeatzaileekin adostuko da (COVID-19ak eragindako Gipuzkoako Dantzagunearen Kontingentzia-planaren arabera arautuko da ordutegia).
Egonaldiak Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan egingo dira (Errenteriako Niessen eraikina).
Egutegia, ordutegia eta gainerako beharrak deialdiaren formularioaren proposamenean sartu behar dira.
Egoiliarrek Gipuzkoako Dantzagunearen ikus-entzunezko materiala eskura izago dute eskura, eta proiektuaren proposamenean haren erabilera zehaztu beharko dute. Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketa taldearen aholkularitza ere izango dute.
DOKUMENTAZIOA
Dantzaguneak, Eresbilekin duen dokumentazio- eta ikerketa-akordioaren bidez, aurkeztutako proiektu bakoitzaren kopia bat bidaliko dio Eresbili.
Bidaltzea nahi ez duten proiektuen egileek beren proposamenean zehaztu beharko dute. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.
Hautatutako artistek elkarrizketa dokumentatua eskainiko dute Gipuzkoako Dantzagunearen artxiboan, eta egoitzaren amaieran egoitzaren memoria bat aurkeztuko dute.
SENTSIBILIZAZIOA
Hautatua izatean, Gipuzkoako Dantzaguneak proposatzen dituen sentsibilizazio jardueretan laguntzeko konpromisoa hartzen du artistak, hala nola, beste artista batzuekin topaketak egitekoa, Sortutakoakeko gainerako artistekin elkartzekoa, proiektua Gipuzkoako Dantzaguneko erabiltzaileei aurkeztekoa, eta proiektuaren azken erakusketa egitekoa.
Artistak, egiten dituen komunikazioetan (baita etorkizunetakoetan ere), Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Dantzagunea aipatzera behartuta dago.
OINARRIAK ONARTZEA
Deialdi honetan parte hartzen dutenek, hala egitean, oso-osorik onartzen dituzte zati guztietan ezarritako baldintzak.