SORTUTAKOAK 18: hautatutako proiektuak
Guztira, 22 proiektu aurkeztu dira. Horietatik, epaimahaiak Cristobal Santa Mariaren "Cuerpos resonantes" eta Lorea Burgeren "Ritual" aukeratu ditu Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntza-egonaldi bana egiteko. Bakoitzak 3.500 euroko diru-laguntza izango du.
- 305
Sortutakoak 18ren balorazio batzordea osatu dute Laura Etxebarriak (La Fundición), Maider Illanak (Arropaineko Arragua) eta Aritz Lopezek (Larrua danza). Honakoak dira hautatuko proiektuak:
- Cuerpos Resonantes. Miquel Barcelona katalan dantzariak eta koreografoak eta Cristobal Santa Maria dantzari eta kultur kudeatzaile txiletarrak aurkeztutako sorkuntza- eta ekoizpen-proiektua da. Dantza garaikideko obra bat egitea dute helburutzat, identitatearen, desplazamenduaren, migrazioaren eta gorputzetan duten eraginaren kontzeptuak aztertzeko.
- Ritual. Dantza eta soinuko ikuskizun interaktibo berria, kanpoko plazetarako diseinatua. Euskal erritualen eta tradizio folklorikoen historian oinarrituta, pertsonak berriz elkartzen hasteko unea markatu nahi du, mundu mailako pandemiaren testuinguruan, dolu kolektiborako espazio bat eskainiz.