SORTUTAKOAK 20
Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren 20. ediziorako deialdia egin du, Gipuzkoan dantza proiektu berriak sortu, garatu eta zabaltzeko. Hautatutako proiektuek Gipuzkoako Dantzagunearen Errenteriako egonaldian egonaldi bat egingo dute, dirulaguntza bat jasoko dute, eta proiektuaren aurkezpena egingo dute, proiektuaren egileek eta Gipuzkoako Dantzaguneak batera zehaztuko duten formatuan.
- 1249
SORTUTAKOAK 20: OINARRIAK
1. DEIALDIAREN HELBURUA
Deialdi honen xedea da 2022an SORTUTAKOAK egonaldiak egiteko bi proiektu onuradun hautatzea.
Egonaldietako bat Gipuzkoan bizi diren artistei zuzendutakoa da.
2. ESKAITZAILEEN PROFILA
Deialdiko egonaldiak egiteko honako pertsona eta entitate hauek aurkeztu ahalko dira:
- Konpainia edo talde egonkorrak
- Banakako proiektuak
- Proiektu baterako berariaz sortutako kolektiboak
3. LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA
- Proiektuak aurkezteko epea 2022eko otsailaren 28tik martxoaren 18ra dago irekita.
4. ESKATZEN DEN DOKUMENTAZIOA
- Eskatzailearen datu pertsonalak: izen-deiturak, posta helbidea, telefono mugikorra, helbide elektronikoa.
- Proiektuko parte-hartzaileen CVak
- Proiektuaren laburpena edo hasierako ideia
- Proiektuaren ikerketa-ildoak
- Proiektu artistikoaren definizioa: planteamendua, motibazioa, iturriak, etab.
- 2-3 minutuko iraupeneko proiektuaren azalpen-bideoa
- Hautagaiek proiektua ulertzeko beharrezkotzat jotzen diztuzten bestelako informazio edo euskarriak.
- Egonaldiaren faseen plangintza
- Egonaldi-amaierako aurkezpenaren ezaugarriak
- Aurrekontua
- Proiektuaren harremana Gipuzkoako Dantzagunearekin (Gipuzkoako Dantzagunean garatzeko motibazioa)
Dokumentazioa bidaltzeko bete beharrekoak:
- Formularioa
- Aurrekontua (txantiloia bete eta formularioan atxiki behar da)
*ENTREGATUTAKO DOKUMENTAZIOA LEHEN ALDIZ BERRIKUSI ONDOREN, 3 EGUNEKO EPEA EMANGO DA ZUZENKETAK EGITEKO. ONDOREN, ESKATUTAKO AGIRIAK ENTREGATU EZ DITUZTEN PROIEKTUAK EZ DIRA BALORATUKO ETA BIDALTZAILEEI ITZULIKO ZAIZKIE, ETA EZ DIRA SORTUTAKOAK 20 DEIALDIAN AURKEZTUTZAT HARTUKO.
Deialdiari buruzko kontsultak honako kontaktu honen bidez tramitatuko dira.
- Emaila: sortutakoak.dantzagunea@gmail.com (Gaia: Sortutakoak 20)
- Telefonoa: +34 943 021 624
5. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Deialdi honetara aurkezteak berarekin dakar honako oinarri eta konpromiso hauek onartzea:
Proiektua txostenean azaldu den moduan gauzatzea. Funtsezko edozein aldaketa Gipuzkoako Dantzaguneari jakinarazi beharko zaio.
Egonaldia egin bitartean, elkarren artean adostuta, Gipuzkoako Dantzagunearen programazioan sar daitezkeen jarduerak sor daitezke.
- Egonaldiko larn artistikoak egilearenak edo egileenak izango dira. Gipuzkoako Dantzaguneak programaren zati bat erreproduzitu eta zabaldu ahal izango du argitalpenen bidez, betiere egileak aipatuta.
- Gipuzkoako Dantzaguneak, Eresbilekin elkarlanean, deialdi honetatik aurrera sortzen diren agiri guztiak artxibatuko ditu.
- Proiektuak badakar argitalpenak, webgunea, bideoak, etab. editatzea, aipatu behar da proiektuak Sortutakoak laguntza jaso duela, honako esaldi honekin: “Proiektu honek Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak 20 programako aguntza jaso du” eta ikastetxearen logotipoa.
- Egonaldiaren amaieran proiektuaren garapena (irudiak edo bideoak barne) eta egindako gastuen justifikazioa biltzen dituen memoria aurkeztu beharko da. Bi agiriak adierazitako egunean aurkezten ez badira, laguntza galduko da.
6. DIRULAGUNTZA
Sortutakoak 20n hautatutako proiektu bakoitzak 3.500 euroko dirulaguntza jasoko du (zergak eta atxikipenak barne), egonaldia artistikorako behar diren gastu guztiak ordaintzeko.
Laguntza hori bi zatitan ordainduko da: bata, egonaldiaren hasieran (3000€ - %15 PFEZ), eta, bigarrena, memoria eta gastuen justifikazioa aurkeztu ondoren (500€ -15€ PFEZ).
Laguntza hau bateragarria da beste erakunde batzuek proiektu bererako emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta diruz laguntzen diren gastuak Gipuzkoako Dantzaguneak bere gain hartutakoak ez badira.
7. ESKAERAK BALORATZEA
Epearen barruan eta oinarrien araberako dokumentazioarekin aurkezten diren proiektuak balorazio-batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori dantza garaikidean aitortza zabaleko ibilbide profesionala duten Gipuzkoako Dantzaguneko taldetik kanpoko pertsonek osatuko dute.
Balorazio-irizpideak honako hauek izango dira:
- Proiektuaren interes artistikoa. % 30
- Proiektuaren metodologia: % 30
- Proiektuaren testuinguruko harremana Gipuzkoako Dantzagunearekin (Gipuzkoako Dantzagunean garatzeko motibazioa): % 40
Proiektuak esleitzearen erabakia balorazio-batzordearen eskumen esklusiboa da eta ezin da haren aurka errekurtsorik aurkeztu. Esleipendunak uko eginez gero, batzordeak egonaldia hurrengo proiektuari esleitu ahal izango dio, edo deialdia eman gabe utzi.
Balorazio-batzordeak, halaber, deialdia eman gabe utzi dezake, baldin eta uste badu aurkeztutako proiektuetako batek ere ez dituela egonaldia egiteko laguntza jasotzeko behar diren ezaugarriak betetzen.
Erabakia apirilaren hasieran jakinaraziko da. Emaitza Gipuzkoako Dantzagunearen webgunean argitaratuko da, eta onuradunari zuzenean jakinaraziko zaio eskabidean eman duen helbidean.
8. GIPUZKOAKO DANTZAGUNEKO EGONALDIA
Egonaldiak Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan (Errenteriako Niessen eraikina) egingo dira 2022ko bigarren lauhilekoan. Gehienez ere lau aste iraungo du.
Proiektuko irabazleek egunean 4 orduz lan egiteko tokia izango dute, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, Gipuzkoako Dantzagunearen instalazioen erabilera kudeatzaileekin adostuko da.
Egutegia, ordutegia eta gainerako beharrak deialdiaren formularioaren proposamenean adierazi behar dira.
Egoiliarrek Gipuzkoako Dantzagunearen ikus-entzunezko materiala eskura izango dute eta proiektuaren proposamenean haren erabilera zehaztu beharko dute. Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketa taldearen aholkularitza ere izango dute. Hautatzen diren pertsonak Eresbileko dantza-liburutegira ere joan ahal izango dira, ikerketa-lanak egiteko eta proiektuaren gaiarekin zerikusia duten bilaketak egiteko.
9. DOKUMENTAZIOAREN ARTXIBOA
Gipuzkoako Dantzaguneak, Eresbilekin duen dokumentazio- eta ikerketa-akordioaren bidez, proiektu bakoitzarekin sortutako dokumentuen kopia bat bidaliko du Eresbilera.
Bidaltzea nahi ez duten proiektuen egileek beren proposamenean zehaztu beharko dute Hautatutako artistek elkarrizketa dokumentatua eskainiko dute Dantzagunearen artxiboan.
10. SENTSIBILIZAZIOA
Artistak bere lan prozesua ate irekien jardunaldi batean irekitzeko konpromisoa hartu du, bai ikasleentzat, bai Gipuzkoako Dantzagunearekin bat datorren beste dibulgazio ekintza batekin.
Hautatua izatean, Gipuzkoako Dantzaguneak egokitzat jotzen dituen sentsibilizazio-, komunikazio- edo hedapen-jardueretan laguntzeko konpromisoa hartzen du artistak, hala nola, beste artista batzuekin topaketak, Sortutakoakeko artistekin topaketak, proiektua Gipuzkoako Dantzagunearen erabiltzaileei aurkeztea eta proiektuaren azken erakusketa.
11. OINARRIAK ONARTZEA
Deialdi honetan parte hartzen dutenek, hala egitean, ezarritako baldintza guztiak onartzen dituzte.