SORTUTAKOAK SOZIALA 7: deialdia irekita

Urtarrilaren 12ra luzatu dugu dantzako proiektu sozialak jasotzen dituen deialdira proiektuak bidaltzeko epea.

-ren irudia
 SORTUTAKOAK SOZIALA 7: deialdia irekita
  • Proiektuak aurkezteko epe-amaiera: urtarrilaren 12a
  • Sortutakoak Soziala 7: DEIALDIA

Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu, sorkuntza eta ikerketa koreografikora bideratutako diru-laguntzak eta egonaldiak. Sortzaileen lana sozializatzeko eta jendartean dantzaren sentsibilizazioa sustatzeko, Gipuzkoako Dantzaguneak ildo sozial bat du Sortutakoak deialdian: dantzaren sentsibilizazioari eta zabalkundeari eskainitakoa. Dantzak badu osagai sozial garrantzitsu bat, dantzan aritzetik ikuste hutsaren gozamenerainokoa, eta osasun fisiko eta emozionala mantentzeko jarduera da.

Dantza sozialarentzako proiektuak garatzea beharrezkoak direla uste dugu, garapen pertsonalean eta kolektibitatean laguntzen baitute. Mugimenduaren artearen bidez integratzen dira. Gizarte plurala sustatzen du, ezaugarri eta gaitasun anitzak dituzten pertsonak baldintza eta aukera berdinetan bizi ahal izateko. Sortutakoak Sozialaren bidez, proiektuak bultzatu nahi dira auzoetan eta haien biztanleekin, ikastetxeetan, hainbat elkartetan, kolektibotan eta abarretan, artea ezinbestekoa baita edozein gizartetan.