Soul Dance tailerra, Liloren eskutik

Freestyle Lab-ek (Unity Proiektuarekin lankidetzan) Soul Dance tailerra antolatu du Dantzagunean. Irakasle gonbidatua Lucía López Bueno (Lilo) dantzari eta koreografoa da. Tailerra apirilaren 15ean izango da, 18:00etatik 20:00etara. Ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea eta prezioa 15 eurokoa da.

-ren irudia
 Soul Dance tailerra, Liloren eskutik

Datorren apirilaren 15ean, Soul Dance tailerra antolatu du Freestyle Lab proiektuak, Unity Proiektua eta Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan. Soul Dance estiloaren jatorria, testuingurua eta dantza pausoak ezagutzeko aukera izango dugu tailer honen bidez.

Horretarako, Lucía López Bueno (Lilo) izango dugu irakasle gonbidatu.

LILO 
Dantza urbanoko dantzaria, irakaslea eta koreografa da Lilo; irakaskuntzaren zale amorratua eta mugimenduan oinarritutako prozesuak partekatzeaz eta gidatzeaz gozatzen duena. Gaur egun, koreografo eta sortzaile gisa lanean ari da, interprete lana alde batera utzi gabe. Llume SoulLock eta Llume cía proiektuen zuzendaria da; bertan pedagogiatik eta alde eszenikotik, bera gehien errepresentatzen duten dantza estiloak aztertzen eta garatzen ditu: Locking eta Soul dance. Funk eta Soulmusika generoak bere lanaren sustraia eta motorra dira.

Irakaslea: LILO
Dantza estiloa: SOUL DANCE
Eguna eta ordua: Apirilaren 15a, asteartea (18.00-20.00)
Prezioa:15€
Izen ematea: linktr.ee/u.n.i.t.y_proiektua