Gabonetan bulegoa 9:00-15:00 bitartean irekiko da. Aretoak erabiltzeko giltzak eta txartela ordutegi horretan hartu behar dira aurrez eskaera eginda.
Gehiago irakurriGabonetan bulegoa 9:00-15:00 bitartean irekiko da. Aretoak erabiltzeko giltzak eta txartela ordutegi horretan hartu behar dira aurrez eskaera eginda.
Gehiago irakurri
Abenduaren 16an egingo dira film-proiekzioak Donostian, Gipuzkoako Dantzaguneak jaialdiarekin duen elkarlanaren baitan, eta bezperan performance bat izango da Gazteszenan. Zinetika bideo-dantza jaialdia azaroaren 30etik abenduaren 16ra egingo da hiru hiritan.
Gehiago irakurri
Gipuzkoako dantza sistemaren xehetasunak azalduko ditu Mikel Sarriegik Dantzan Ikasin sei saioko ikastaroan. "Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua" liburuan jasotakoak erakutsiko ditu saioz saio. Irailetik otsailera, hilean behin larunbat goiz batean eskainiko den saioen bidez joango da garatzen ikastaroa; saio batzuk Beasainen izango dira eta beste batzuk Eibarren.
Gehiago irakurri
Gipuzkoako Dantzagunean bere zenbait pieza prestatu ditu Gonzalo Leon kolonbiar jatorriko ukrainarrak. Gerrak artista eta sortzaileen belaunaldi berrietan izandako ezinbesteko eragina lantzen du, querr ikuspegitik.
Gehiago irakurri
Davide Benigni italiar koreografoak Dantzazekin sorkuntza-egonaldia egingo du abenduan, eta bertan landutakoak saio ireki batean emango ditu.
Gehiago irakurri
65 urtetik gorakoak gara, eta artista profesionalak, OKUPA kontzeptua lantzen ari garenak. Urte batzuk daramatzagu elkarrekin bizitzen, eta hainbat esku-hartze artistiko egin ditugu. Proiektu komunitario eta artistikoa denez, oraingoan Dantzagunean bizi diren edo proiektu komunitarioetan esperientzia duten artista profesionalei ireki nahi genieke proiektua. Lana dantzatik eta ahotsetik egiten da.” Proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!!!
Gehiago irakurri
Gipuzkoako Dantzaguneak jaialdiarekin elkarlan estuan segitzen du. Azaroaren 14an hiru sorkuntza-egaonalditan egindako lanak emango dira: Sortutakoak, Cruceiros Paraiso eta Iturri. Azaroaren 16an, Rui Pires sortzaile eta programatzailea Portugalgo hainbat jaialdiri buruz ariko da.
Gehiago irakurri
Ertza konpainiak aurten 20 urte betetzen ditu eta hau ospatzeko gala bat antolatu dute. Bi hamarkadatan egindako pieza esanguratsuenen koreografiak emango ditu, eta konpainiak bidelagun izan dituen zenbait artista gonbidatu ariko dira oholtza gainean.
Gehiago irakurri
Abenduaren 26tik 30era klasiko, garaikide eta jazz diziplinetako klaseak egingo dira, maila guztietako ikasleentzat.
Gehiago irakurri
Cielo Raso konpainiako zuzendari eta koreografoak berarekin aritu duen orori irekiko dizkio ateak. Ez da izenik eman behar, eta ez da beharrezkoa klase guztietara joatea.
Gehiago irakurri
Saioak Flying Low teknikan oinarrituta hasiko dira. Mugimendu patroi errazak landuko ditugu, abiadura eta norabide ezberdinetan arreta, presentzia eta energia jartzera eramango gaituztenak. Modu organikoan mugitzera eramango gaituzten egitura eta mekanikak ere ikasiko ditugu, potentziarekin gorputza zaintzea eta gozatzea baimenduz eta mugimendu-kate handiak eratzen dituzten espiraletan arreta berezia jarriz . Geroz eta gehiago erdiratzen naiz ikastaroetan gorputzaren entregan, ematean, eta horrek beste edozein teknika lantzerako unean lagundu gaitzan.
Gehiago irakurri
Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntza-egonaldia egin zuten Nagore Tamayo eta Natalia Belén dantzariek, Katapulta Action emanaldian. Saio berean, Amaia Elizaranek "Iraun" pieza emango du.
Gehiago irakurri