Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Informazioa

Zer egiten dugu Gipuzkoako Dantzagunean?

Dantzaren alorrean dihardutenei laguntzea eta dantza-ekimenen sustapena babestea helburu duen baliabide-gunea da Gipuzkoako Dantzagunea.

Honako hauek dira Gipuzkoako Dantzagunearen lan-lerro nagusiak:

  • Sorkuntza

Sorkuntza koreografikoa sustatzeko baliabideak helarazten dizkiegu sortzaileei, eta aretoak lagatzen dizkiegu.

Sortutakoak programaren bidez, sorkuntza-prozesuak babesten eta sustatzen ditugu, diruz laguntzearekin batera.  

  • Aholkularitza

Bulego irekia zerbitzuarekin, dantza-proiektua aurrera eramateko laguntza ematen diegu egileei. Dantza-proiektuen kudeaketan, komunikazioan eta antolaketan baliozkoa duten aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu.

  • Formazioa

Dantza-profesionaleei zuzendutako etengabeko formazio-programa osatzen dugu, dantza-sektoreko agente askorekin elkarlanean. Ezagutu Gipuzkoako Dantzaguneko formazio-jarduera.

  • Komunikazioa eta hedapena

Gipuzkoako Dantzaguneko komunikazio-kanalen bidez, bertako jardunaren berri ematen diogu Gipuzkoako dantzako komunitateari. Dantza-ekimenak aurrera ateratzen dituzten dantza-profesional eta dantza-ekintzaileen lana ezagutzera eman eta dantza-proiektuei oihartzuna emateko laguntza eskaintzen dugu.

  • Dokumentazioa 

Gipuzkoako Dantzagunean eta haren inguruan garatzen diren jarduerak dokumentatzen ditugu, eta dokumentaziorako baliabideak eskaintzen dizkiegu sortzaileei.  

 

Nola iritsi

Helbidea

Ordutegia:

  • Bulego-ordutegia: 9:00-17:00, astelehenetik ostiralera
  • Gabonetan, Aste Santuan, eta udan: 9:00-15:00 
  • Aretoak lagatzea: ikus aretoak eskatzeko eta erabiltzeko prozedura
  • Bulego irekia: Gipuzkoako Dantzaguneko aholkularitza-zerbitzua eskatzeko, telefonoz edo emailez lotu behar da hitzordua

Garraio publikoa:

 

 
Mapa Grisa
Mapa
Mapa Grisa

 

Dantzagunea

Pelotarien kalea, z/g (Niessen eraikina)
20100 Errenteria

Oficina central de información y atención ciudadana

Lekuen deskribapena

Honako baliabideak ditu Gipuzkoako Dantzaguneak:

  • Dantzarako 4 areto 

Areto guztien zoruek egurrezko tarima flotatzailea dute.

Hainbat dantza-mota egin ahal izateko, bi estaldura mota dituzte aretoetako zoruek:

  • Areto nagusia: 240 m2, linoliozko estaldura
  • Areto ertaina: 160 m2,  linoliozko estaldura
  • Areto txikia: 115 m2, egurrezko estaldura
  • Erabilera anitzeko aretoa: 75 m2, egurrezko estaldura

Aretoetako ekipamendua:

  • Musika-ekipoa (gailu elektronikoak konektatzeko mini-jack konexioa, eta cd-irakurgailuarekin)
  • Ispiluak (estali ahal izateko estoreak)
  • Aire girotua eta berogailua
  • Barra mugikorrak daude eta piano bat  

Gipuzkoako Dantzaguneko aretoak erabiltzeko eskaera egin behar da, egingo den jardueraren azalpen labur batekin. Aurretik, aretoen egutegia begiratzea eskatzen da. 

  • Aldagelak: komunak, dutxak, eta giltzatutako armairuak 
  • Biltegia: materiala gordetzeko biltegia (biltegia erabiltzeko eskaera-orria bete)
  • Sortzaileen txokoa: lanerako gunea 
  • Bilera-gela: lan-bilerak egiteko 
  • Bulegoa: Gipuzkoako Dantzaguneko kudeaketa, aholkularitza, koordinazio, eta komunikazio gunea. 
  • Materiala: Gipuzkoako Dantzaguneak sortzaileen eskura ditu:
    • Argazki- eta bideo-kamera bat
    • Tripodea
    • Irudi-proiektorea
    • Monitore bat

*Materiala erabiltzeko, eskaera-orria  bete. 

 

Harremana

Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina), 20100 Errenteria

Tlf: (+34) 943 021 624

Email: dantzagunea@gipuzkoa.eus

Iradokizunak

Iradokizun edo iruzkinen bat egin nahi baduzu honako formularioa erabil dezakezu:

Lege oharra

Gipuzkoako Foru Aldundiak baimentzen dituzun datuak zurekin harremanetan jartzeko soilik erabiliko ditu. Indarrean dagoen datu babesen araudiarekin bat, jakinarazten zaizu zure oniritziarekin ematen dituzun datu pertsonalak ondorengo tratamendua izango dutela:

Tratamenduaren arduraduna: Diputatu Nagusiaren Kabinetea

Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak: dbo@gipuzkoa.eus

Tratamenduaren helburua: Diputatu Nagusiaren Kabineteko eta Etorkizuna Eraikiz dinamikako ekimen eta deialdiak jakin araztea.

Tratamenduaren legitimazioa edo oinarri juridikoa: interesdunak adostasuna adierazi duelako.

Datu pertsonalik ez zaie lagako hirugarrenei. Konfidentzialtasun osoz tratatuko dira.

Segurtasun neurriak: legez ezarritako neurrien babesean gordeko dira.

Gordetzeko epea: Mugagabea, helburua betetzen den bitartean.

Pertsonen eskubideak Interesdunek beraien datuak atzitu ahal izango dituzte, eta datuak zuzentzeko eskatu; eta, hala badagokio, datuak ezabatzeko, datuei aurka egiteko edo tratamendua murrizteko eskatu, ondorengo helbidera eskaera bat bidaliz dbo@gipuzkoa.eus