Dantzaz dantza munduan lehen enplegua lortzeko plataforma da, Euskadin kokatua, eta europar ikuspuntuarekin.
Europa osoko dantzariak biltzen ditu, eta zera eskaintzen die:
Euskal dantzariak gure plataforman sartzeko erraztasunak emateko, “MUGI” deituriko “errendimendu handiko zelula” sortu dugu, 16 urtez gorako euskal dantzariei zuzendua, gure plataforman lanean hasteko eta etorkizunean bertan sartzeko.
Dantzaz Elkarteak, gainera, oso lan garrantzitsua egiten du sentsibilizazioaren eta pedagogiaren arloetan, Gipuzkoan batez ere, ikasleentzako tailerrak eta emanaldiak eta dantza mundura hurbiltzeko ekitaldi ezberdinak proposatuz, publiko berriak sortzeko helburuarekin, eta baita koreografo berriak bultzatzeko ere.