Sorkuntza-lanak eta prozesuak laguntzea helburu duen programa da Sortutakoak. 2011n jarri zen martxan, mugimendu-arteen eremuan sorkuntza eta ikerketa proiektuak bultzatzeko.
Proiektuak garatzeko diru-laguntzarekin batera, hainbat baliabide eskaintzen zaizkie egileei: Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan egonaldiak egiteko aukera, beren lanaren hedapena eta komunikazioa, kudeaketatik eta komunikaziotik aholkularitza teknikoa emateaz gain
Gaur egun hiru lerro ditu Sortutakoak ekimenak:
Dantzaren sorkuntza-proiektuak hartzen ditu bere baitan. Dantza-mota guztiei irekia, sorkuntza artistikorako proiektuak eta ikerketak dira lan-ildoak.
Dantza tradizionalaren esparruan dantza ondare bizi gisa biziberritzeko eta transmititzeko ekimenak sustatzeko lerroa.
Dantzaren bidez, sozializazio-eredu berriak lantzeko lerroa. Hezkuntza, inklusioa, partaidetza, osasuna... pertsonen ongizatea dantzaren bidez hobetzen duten proiektuak garatzeko lan-lerroa da.